Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaparradatxo iz zaparrada txikia. ik zaparradaxka.
Hasierako uholdea eurijasa bilakatu zen lehenik eta ondoren gero eta gutxiagotuz zihoala zirudien zaparradatxoa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 206. orr.
Ez dizute kobratuko, zaparradatxoren bat halako batean ez bada. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.
Lantzean euri zaparradatxo bat edo beste botatzen duen arren. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 303. orr.