Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Doroteak eta alabak dolarea erakutsi zioten Andresi: antzinako modukoa, prentsatzeko hagarekin, zapaltzaileek oinetan janzten dituzten zurezko eta espartzuzko txinelekin, eta haiek lotzeko lotailuekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.
Orroaka dihardu bere herrialdearen aurka, deiadarka mahats-zapaltzaileen antzera munduko bizilagun guztien aurka. Elizen arteko biblia Jr 25,30
Haur-bulkaden frustrazioak haserrea sortzen du, gorrotoa, eta gurari suntsitzaileak [...] autoritate zapaltzailearen aurka zuzenduak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.
Zoritxarrekoa Jerusalem, hiri errebelde, kutsatu eta zapaltzailea! Elizen arteko biblia So 3,1
Populua ideologikoki menderatzen zuen jauntxo eliztarraren botere zapaltzailea. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 83. orr.
Emakumea sistema zapaltzaileetatik askatzea. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
Pentsa liteke dispertsioarekin espetxe politika zapaltzaileek gaina joa zutela. Berria - Euskal Herria 2006-03-19
Estatu kapitalista zapaltzailea zela gertaturikoaren erantzule bakarra. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.
Estatu arrotz zapaltzailea premiazkoa zaizue. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 136. orr.
Herri santua, askazi akasgabea, nazio zapaltzaileagandik askatu zuen jakinduriak. Elizen arteko biblia Jkd 10,15
Gutxiengo menderatzailea, definizioz, gobernari-klase bat da, gidatzeari utzi eta zapaltzaile bihurtu dena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.
Tribalismoa, zokokeria morala, komunitarismo etnikoa eta, noski, nazionalismoa -bai zapaltzailea eta bai baztertu zalea- harriak dira, ahalegin zibilizatzaile unibertsala oztopatzen dutenak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 7. orr.
Hauts egin du Jaunak gaizkileen aginte-makila, zapaltzailearen nagusigoa. Elizen arteko biblia Is 14,5
Askatu zapaldua zapaltzailearen eskutik. Elizen arteko biblia Sal 107,2
Zapaltzaileen eta zapalduen arteko marra egiteko kultur irizpideak, erlijiosoak bezalaxe, eragozpen asko jar dakizkiokeen arren, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.
-Ikusi dut, ikusi, nire herriak Egipton bizi duen zapalkuntza eta entzun dut zapaltzaileen zigorpean egin duen garrasia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 149. orr.
Zapalketak zapaltzailea bera hiltzen du eta injustizia ereiten duena deabrua da. Berria - Mundua 2004-04-16
Gure zapaltzailea, gure etsaia... - 0. orr.
zapaltzaile izan (3)