Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zapalkera 1 iz zapaltzeko era.
Hark animatuta abiatua zen Faustino gaztea Elgetarengana, soinu txikiaren zoko-moko eta zapalkera guztiak zekizkien aztiarengana. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 22. orr.
2 zapalkeran zapaltzean.
Arimaren indar bitala gorputz jadanik perfektuan barnatzen bazaigu, jaiokeran eta bizitzako ataria zapalkeran hain zuzen, [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.