Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapalgarri izond zapaltzen duena.

Giro zapalgarri hartan, hala ere, batzuk baikorragoak ziren, eta besteak ezkorragoak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 55. orr.

Hura ez zen egunik egokiena, ez futbolean aritzeko, ezta mendira joateko ere, hain zen zapalgarria giroa, eguzkiaren berunak-edo ehundua.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.

Ezdeusean erortzen nintzen, guztizko ezdeusean, izate osoaren heriotzan, harik eta bularrean pisu zapalgarri bat nuela, eta ahoan nire bizitza jaten ari zitzaidan beste aho bat nuelako sentipen beldurgarri batek hartatik bortizki, era urragarri batez, ateratzen ninduen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 295. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus