Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapalgailu 1 iz zapaltzeko gailua.

Hainbat aparatu zeuden, hestekiak betetzeko ponpa bat, zapalgailu bat, haragia xehatzeko makina mekaniko bat, eta tramankulu haiek guztiek, beren gurpil eta biraderekin, infernuko sukalde baten ideia misteriotsu bezain kezkagarria irudikatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

2 zorua zapaltzeko gailua.

Orain ez dago "bideko"rik, gasoilez dabiltzan traktoreek ordezkatu dituztelako; lurrunez funtzionatzen zuten zapalgailuak bezalaxe eginak, baina aurreko alper-harria gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Selim Aluan imajinatzen zuen, lurrean tanpalahara, zapalgailu bat behin eta berriro gainetik igarotzen zitzaiola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.

Horretarako beharrezko diren traste eta tresneria guztien buru, zapalgailu erraldoi bat zebilen, luze, zabal eta garai, izugarria.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

3 zapalgailu zilindro

Gutxi batzuek baino ez zuten jarraitzen "ez dira pasatuko" aldarriarekin tematurik, zapalgailu zilindroa gainetik pasatua zitzaiela jabetu ere gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus