Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapalezin (orobat zapalduezin) izond ezin zapalduzkoa.

Hebraieraz "jiahaom" deitzen omen zaio diamanteari: zapalezina, menderatu ezin daitekeena, harri horrek duen gogortasunari erreferentzia eginez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 73. orr.

Lur asmatu hura zapalezina zelako, alde batera utzi behar izan nuen nire lehen asmoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Gure aitzinekoak horrelakoak ziren, zapalduezinak beren zozo airearekin, apailakuntzarik gabe pairatu ehun mila hersturetarik bizirik atereak, ausarki jatea eta edatea saritzat zeukatenak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus