Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buru zapala du, krokodiloak bezala, eta mutur luzea, lehorrean animaliak ehizatzeko aproposa. Berria - Gaiak 2006-04-07
Aurpegi zapala du, adierazkortasunik gabea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.
Haren bular txiki politak, titiburu tenteekikoak, haren sabelalde zapal eta leuna. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.
Sonatua zen, halaber, bere sudur handi, zabal eta zapalarengatik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 100. orr.
Esku zapala zintzur-sagarrera eraman zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.
Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak, eta oin zapalak babaz beteak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.
Itsas oilarrak bezalako arrain zapalak, itsas aingirak, txitxarroak eta bokartak. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Artzainaren etxe parean ibi moduko bat zegoen, eta harri zapalekin egindako pasabide bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.
Arropa-gaineko mantal gris zikin-estali horietako bat baitzeraman soinean eta bisera moduko kapela zapal bat buruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 227. orr.
Dena binaka: plater sakon eta zapalak, koilarak, sardexkak, labanak, edontziak... Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 198. orr.
Etxe zuriak, urdinak, arrosa-kolorekoak ikusten ziren, beren teilatu zapalekin eta gaindegiekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.
Astiro hasi nintzen harmaila zapal haietan gora. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.
Xorroa apurtu, lurrera bota eta kaxa zapal bat aurkitu zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 53. orr.
Taloa bezain zapal eta mehea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Pareta horri kanaberak josiko zaizkio luzera guztian buru zapaleko iltzeekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3330. orr.
Umetan amamak negualdera inoiz prestatzen zigun opil zapal eta borobila gogoratu dut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 217. orr.
Auzo proletario bat zen Adurtza, eta hala da oraindik: etxe merke eta zapalak, Mesetako ibaien izenak dituzten tabernak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 69. orr.
Tenplu horiek kanpoko itxura hankazabala izaten dute, astunegia, zapala eta zabala. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.
Gotorleku baten antzeko polizia-etxe zapal bateraino. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 202. orr.
Lurra zapala dela esango balu, sinetsi egingo al zenioke? Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 74. orr.
Harri zapal borobilak ur azalean egin behar duen arku hotsa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 40. orr.
Harkaitz handi zapal baten gainean kokatu ondoren, [...]. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 128. orr.
Harrixka beltz zapal bat hartuko duzu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.
Bere ile beltz zapal distiratsua ikusi nituenean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.
Etxekoandrea sartu zen gelan, gazte, sudur-zapal, zurbil, argal, moztaka, gustu onez jantzirik, Petersburgeko damak bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.
Iltze buru-zapalak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 69. orr.
Dena dakienak dena jakina eta jakineko arrazoia du berekin, arrazoi zapala eta hila. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Hiri gainbeheratu hartako ohiko ixiltasun hits eta zapala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.
Etsai-lagun kolaborazionista sasikoa zinen jendaila buru-zapal ortogonalarentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Hitzek dezaketena, hitzen zorrotza, kamusten baita ideien zapalak, erraztasun eta segurantzia arinak azpian harrapatzen dituelarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.
Txikia? -eskua zapal, belaunen parean jarrita. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 112. orr.
Neskatoaren bularrak zapal estututa zeuden Egutxiren bularraren kontra. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.
Muturra leihoan, sudurra zapal zapal, autoak istripuaren ondoren akordeoiaren moduan ikusiko nituelakoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 255. orr.
Haren familiak eta lagunek ez dakite nola azaldu hura goiz hartan, eskolara bidean zela, nola edo zergatik sartu zen buldozerrek zapal-zapal utzitako no man's land-ean. Berria - Mundua 2004-12-22
Beti ere ispilua lagun, eskuz apaldu nituen neure kalpar urri harrotuak, zapal-zapal utzi arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.
Zeru oskarbi gorriminak hiria sakatu eta zapal-zapal utzirik zuela begitandu zitzaien, heltzean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 127. orr.
Buruz behera jauzi egin dut, soina lokatzetan zapal-zapal berdintzeraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.
zapal-zapal eginda zeuden sastrakek osatzen zuten pista gisako baten amaieran, ibai ondoko sahatsen kontra, auto zuri bati antzeman nion. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.
bezain zapal (4); harri zapal (10); harri zapal bat (4); zapal zapal (9); zapal zapal eginda (3)
sudur zapalak (3)