Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Animaliarik ez zen aspaldi hurbildu askatik edatera eta zapaburuak lasai ari ziren hara eta hona. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 47. orr.
Etxe barrura sartu eta berarekin eraman du otarrea, Axenariok zapaburuak harrapatzeko eraman behar zuena. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 129. orr.
Zapaburuak arrantzatuko ditugu otarreekin. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 128. orr.
Igelarekin egindako saioetan, egiaztatu da posible zela berrosatze horren bitartez, kasu batzuetan, zapaburuak eta are igel helduak sortzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Zakilaren bulkaden eraginez, tanta bakoitzak aurrera joateko ahaleginetan zebilen zapaburu zuri bat zirudien. Aitor Arana «Onan», 2000 - 40. orr.
Euri tantak, leihoan, zapaburuak dira, labur eta iheskorrak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 47. orr.