Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikaskideak zantzoka hasi ziren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 70. orr.
· Emakume beltza, zantzo eta algaraka, barrez lehertzen etorri da kale kantoitik, mozkor-mozkor eginda. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 149. orr.
Gainerako lagunak barre zantzoka hasi ziren, gordin-gordin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Gela osoa barre-zantzoka hasi zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.
Ez al zaitu horrek pixka bat gaitzitzen? -esan zuen Yi jaunak, eta aita barre zantzoka hasi zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 32. orr.
"Non ezkutatzen haiz?”, galdetu du gero, barre zantzoka. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.
Eta luzaroan jarraitu baitzuen barre zantzoka, bestea ere barreka hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.
Hi haiz, hi, gerra kontuetan aditua! -trufa egin zion Emmak barre-zantzoka. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 34. orr.
Betaurrekoak barre zantzoka kendu ditu. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 74. orr.
Jendea jan-edanean ari zen, berriketa alaian, barre zantzoka eta dantzan... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.
Gure albotik pasatzean, tutua jo zuen bi bider, barre-zantzoka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 124. orr.
Komedorera itzuli nintzenean barre zantzoka eta burlaka errezibitu ninduten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.
Kurtek, artean barre zantzoka eta keinu teatralak eginez, etxera sartzeko gonbita egin zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 193. orr.
barre zantzoka (27); barre zantzoka hasi (8)