Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zantzo1 1 iz oihua, eskuarki pozezkoa.

Eta zantzo handitan egin dute barre.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 92. orr.

Esku-argi elektriko batek argitu gintuen, goitik behera; gero, barre-zantzo handi bat entzun genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.

Txamakok ere ongi uler dezan, zantzo batean amaitu dut: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.

Marrok barre egiten zion sisi-basaka, zantzo asmatiko haiekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Inork ez dik gudu-zantzorik jaurti, inork ez ziek bulartsu aurre eman vikingoei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Belaskok barre zantzo egin bazuen ere, Fionnek bizkar eman eta Tabiraren begirada sakonari aurre egin zion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

2 barre zantzo

Marrok barre-zantzo asmatikoa egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.

Barre-zantzo lazgarriak entzun ziren aretoko ataurrean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.

Tomek izan ezik, gainerakook barre zantzo ederrak egin genituen, baita Rakelek berak ere dena argitu zenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 164. orr.

Bere masaila guri udaberriko arrosa bezain gorriak dardaraka ari zitzaizkiola barre-zantzoen eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 252. orr.

Hansen barre zantzoen oihartzun urrun gisa, irribarre baten itzal lausoa marraztu nuen ezpainetan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 111. orr.

Gero, atearen atzean, barre-zantzoa egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.

Emakumeen barre zantzoak itzaltzen hasi ziren. · Eta irribarre zantzo izoztuak oraindik ezpainetan, halako atakarik!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

3 negar zantzo

Etsipenezko negarrari ekin dio orain, negar-zantzo eta uluka, ahizpak alde egin ondoren.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barre zantzo (6); barre zantzoak (5); barre zantzoen (3); barre zantzotan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus