Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzki aldeko mailaditik agure zantar, totel eta paraplegiko bat altxatu dun erruki-etxeko mojatxo baten laguntzaz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 11. orr.
Basoko atso zantarrak berarekin ezkontzeko eskatu zion. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.
Abade gogorra eta zantar samarra egoan orduan Lemoizen. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.
-A, Joanes, salatari zantarra! -ahopeka zuzendu nintzaion-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 333. orr.
Entzun, entzun nola mintzo den erasotzailearen aho zantarra: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 169. orr.
Kuartelik gabeko gerla zantarra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 264. orr.
Pentsatzean ez ote den euren egintza zantarrak eta berba harroak kitatzeko ordu larria iritsi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.
Kirstenek keinu zantarra egin eta italieraz dakizkien irain guztiak bota dizkio Gianfrancori. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 75. orr.
Birao zantarren erretolika hura erdi liluraturik errezitatzen zuenean, otoitz egiten ari zela iduri zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.
Bere jardunean gustu txarreko iruzkinak eta hitz zantarrak tartekatuz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.
Azkartu egin ziren zurrumurruak, eta hitz zantarrak ugaldu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 16. orr.
Usain zantarreko betuna. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.
Politika harrabots zantarra bilakatu da, mehatxu etengabea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.
SEPIren «asmo zantarrak» arbuiatu zituzten. Berria - Ekonomia 2004-12-18
Atsegin zantar bat sentitu nuen odol iluna ikusita. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 127. orr.
Ofizio zikin zantar lizunagorik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 112. orr.
Hiri zantar horretan hazia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.
Zantarra iritzi nion Atenasi, balkanikoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.
Hango lantegi zantarrak, ibai kutsatuak, etxe kaskarrak, hango zementuaren hoztasuna, apaingarririk gabeko etxe-atariak... Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 145. orr.
Aldizkari zantarrak eta bideo degeneratuak nonahi. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 116. orr.
Ura ugari eta eguraldi zantarra. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.
Azeri edo basahuntz ehiza ageri zuten margo gogoikarriak, plastikozko lore zantar-erdokatsuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 222. orr.
Okerrago dena, apokaliptiko, dekonstruktibo, identitario eta horien tankerako berba zantar metakrilatozkoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.
Kanitxe zuri zantar hori izango ez balu sikiera... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.
eguraldi zantarra (3); hitz zantarrak (3)