Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hona orain nola joaiten diren bi lerrotan: aitzinean, bi zaldizko, bi zapur eta bi banderari; ondotik, bi zigante-peko, gero bolantak, haundiak eta ttipiak; horien artean kontradantzak emaiten dituzten nexkatoak, eta denen gibeletik, Atsoa eta Tupina. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
Berehala euskaldun aroan jarriak mezaren hasteko prest, Besta Berriko oilar, zanpur, alardari banderari eta makilaria, dantzan klikaren soinuan. Herria 2003-10-30
Ez du hautatzen ez kapitaina, ez "tambour Majora", ez banderari, ez oilarra [...] bainan hantxetako zanpur hura. Herria 2001-06-21
Gure zanpura xut-xuta gelditzen da, ohartzen ere, kurutze bat lepoan, ez zela usaiako apez bat, behar bada apezpiku bat ere zela! Herria 2001-06-21