Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zanpez (15 agerraldi, 6 liburu eta 7 artikulutan) 1 adlag ipar tanpez. ik tanpez.

Zanpez eraso nauen haizeak eta ere eremu honek sortarazi goibeltasunak uzkurtu naute, kasik izitu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

Ostatuko bazterrak zanpez betetzen dira eta marmarra biderkatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 195. orr.

Mutikoa zanpez lokartu zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

Jantzi militarraren sakelatik laban mehe bezain zorrotza zanpez atera eta Katxoren begitartea urrako sakonaz sardeskatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Arrunt liluraturik zeudelarik mutikoak, edari bitxi bezain goxo bat eskaintzen zien eta lekuan berean gelditzen ziren zanpez lo.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 28. orr.

2 mukuru.

Zanpez bete da ortziralean Lekuineko ezkerpareta.  Herria   2004-09-02

Joan den igandean Sanoki sala zanpez bete da Garaztarren errezebitzeko.  Herria   2005-03-10

Betea delarik, galeriak gaineraino eta Eliza, zanpez betea, kantu egokiekin, orduan gainditzen da bihotza eta sakontzen fedea...  Herria   2003-04-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zanpez bete (4); zanpez bete da (4); zanpez betea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus