Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horraino berdindu ondoren, zorua zanpatu egingo da erabakita dagoen lodiera ematera iritsi arte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.
Dena, baita zanpatzen duen lurra ere, berea delako sentipen bitxiarekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 79. orr.
Siberiako lurra zanpatu zuenetik hasi ziren bene-benetako arriskuak Mikel Strogoffentzat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 172. orr.
Jerryk garagardoa bukatu eta potoa zanpatu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.
Hortzetako pasta-hodiak zanpatzeko tresna. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 16. orr.
Zigarroa hautsontziaren kontra zanpatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.
Joek zigarrokina bota eta takoiaz zanpatu zuen lurzoruaren kontra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.
Hantxe gelditu zen une batez, hitzik esan gabe, makilaren eskutokia eskuaz zanpatuz Azerelagailua gehiegi zanpatu gabe jarraitu genuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.
Nik Faraoiaren kopa nuen eskuan; mahats-mordoak zanpatu eta kopa gainean zukutu nituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.
Zorria bi atzazalen artean ipini eta zanpatzea, eta krak soinuak mendekuaren sinbolismoa zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 71. orr.
Aurizki, zanpatu eta oinkatu bainuen sugea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.
Oinak herensuge bat zanpatzen du, eta herensugeak oinaren orpoan dauzka atzaparrak sartuta. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.
Harkaitz batean goitik behera erori zela eta saihets-hezurrak pixka bat zanpatuak zekartzala. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.
Estampaciones Vizcaya lantegian ziharduen, eta prentsa bat gainera erori eta besoa zanpatu zion. Berria - Ekonomia 2006-02-03
-Kopla gutxi nirekin, zera; barrabilak zanpatuko dizkiat bestela! Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.
Taberna batean sartzen dira eta neska tabernariari titiak zanpatzen dizkiote. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.
Gizonak eta emakumeak bultzaka sartzen ziren egurrezko tunel kirastuan, elkar estutuz eta zanpatuz, anteparatik dolarera erortzen diren sagarrak bailiran. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Zeren eta neguan euri-urak hartzen dituenean hazi egiten baita asko, eta orduan, pisuarekin eta bueloarekin hautsi eta zanpatu egiten baititu egituren paretak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.
Erabat bakarrik egotearen sentipenak harlauza baten pisu dorpeaz zanpatzen zidan bihotza. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.
Haxix honek bularraldea zanpatzen dit. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Iluntasunak asfaltozko hiri lurrintsua gogor zanpatzen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.
Errebolta bat zanpatzeko kariaz, errege bertan ez zegoela aprobetxatuz, ezezaguna zitzaion jauregiko alde bat bisitatzea erabaki zuen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.
Zer duda egin, errefuertzoak ekarriak zituzten matxinada zanpatzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.
Itun horrek eskubide zibil eta askatasun publikoak zanpatzen ditu. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Ezkaratzean, igogailua etorrarazteko botoia zanpatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.
Norbaitek urrutitik botoiren bat sakatuta ireki zen atea, nik txirrina zanpatu eta berehala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
Sarraila elektronikoa kontrolatzen zuen botoia zanpatu zuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 49. orr.
Kasetea galtzarbetik bildu eta "play" zanpatu nuen, bere horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.
Teklak suelto zanpatu zituen, auto barneko argi piztuen laguntzaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Beste batzuei eskuak eta oinak moztu, eta bidera bota zituzten, gurdiak gainetik pasa eta zaldiek zanpa zitzaten... eta asko eta asko bizirik lurperatu zituzten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.
Korridorea mehartu egin zela zirudien [...] ni harrizko besarkada itogarri batean zanpatuz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 82. orr.
Arreta pixka bat ipini behar zen lokartuak ez zanpatzeko, nahierara etzanda zeuden-eta han-hemenka. Atzera egin dut une batez, ikarak jota, eta, hurrengo, haiek lokatzetan zanpatzeari ekin diot, hil edo bizi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.
Bere bizi osoan, behin baizik ez zuen manatu gizon bat zanpa zezaten eta, nahiago zuen hortaz batere ez oroitu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.
Aldi guziz, preso bat edo bi guttienez ia hezurrak hausteraino zanpatzen zituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 122. orr.
Bost guardia zibilek bi orduz zilarrezko paperez inguratu porra batekin zanpatu zuten, mehatxatu, iraindu, barrabiletatik heldu. Berria - Euskal Herria 2004-10-08
Berdin da ezin onartuzkoa Masak gizon bakar bat zanpatzea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 182. orr.
Soldata duin baten alde greban dauden emakumeak zanpatzen ari da PSE. Berria - Euskal Herria 2006-03-30
Berri horrek Lecœur andrea zanpatu zuela zirudien, urre guzti hark azpian harrapatu izan balu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.
Ahulek asmatu dute legea, zanpatuak ez izateko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Karabineroak ere badira herriaren semeak, kapitalismoak eta apaiz klerikalek zanpatuak! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 240. orr.
Iraneko populua zanpatzeaz eta esklabotasunean ezartzeaz hobendun gira. Herria 2002-11-14
Kurduak behin betiko zanpaturik zeuden. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 76. orr.
Orduan, sabaiko ate ezkutua ireki eta, harrika, zanpatu egin zituzten erregea eta beronen lagunak. Elizen arteko biblia 2 M 1,16
Aurreneko aldia nuen, ez ninduten gogorregi zanpatu, kuartelilloan berriro entzun nuen "influentziak" neuzkala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.
Mundu zikin honetan zanpatua ez izateko zanpatzeko prest egon behar duzu, oihaneko legea gizalege bihurtu dugu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.
Sekula ez zen hain denbora luzea egon estralurtarren bat zanpatu gabe ordenagailuan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.
-Eta orain, Ximu, kontaidak zer zakur-plasta zanpatu duan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Sutegia hotz zegoen, saltxitxa zanpatu bat besterik ez zen ageri, arranparrilaren gainean ahaztua. Kobrezko ontzia ura berotzeko, saltxitxa-pakete zanpatu samar bat, su-pala, te-ontzia, [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.
Ingurura behatu zuen, higuina ezkutatu ezinik, horma berde ilunez papereztatuetara, [...] ohearen oinaldean zegoen txabusina urdin saretura, kristalezko hautsontzi malba-kolorekoan zeuden zigarrokin zanpatuetara. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.
Kopa-kapela zanpatua buruan jarri zioten gizonari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.
Orain Crookshanks aulki huts batean jarrita zegoen, aurpegi zanpatua Ronen aldera jiratuta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.
Zer egin gizaseme haren ohore zanpatua atzera jasotzeko? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.
Emazteak zakur zanpatu soaz begiratu ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 202. orr.
ETAk herri zanpatuen arteko harremanei buruz duen ikuspegia helarazi zion ERCri. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
aurka zanpatu (3); gogor zanpatu (3); kontra zanpatu (9); lurra zanpatu (5); lurraren kontra zanpatu (3); txirrina zanpatu (5); zanpatu gabe (3); zanpatu gabeko (3); zanpatu ondoren (3)
herri zanpatuen arteko (4); zanpatuen arteko harremanei (3)
kontra zanpatuz (3)
euskal herria zanpatzen (7); herria zanpatzen (9); kontra zanpatzen (3); zanpatzen gaituen (3); zanpatzen ninduen (3); zanpatzen zituzten (3); zanpatzen zuen (7)