Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorpua ongi aztertu eta buruan zanpako bat zuela ikusi zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 20. orr.
Ipurdi mazelak ere araberako zanpakoa jasan zuen berriz jaustearekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Elgarren beldur zerbaitekin jokatu dira denak ere; 10etan ados, eta Larrechearen zanpakoekin, hauk 15-10, eta 21-13, baina 24-25 ziren partida erditan. Herria 2002-10-10
Zanpako haundiak lehenak, eta menturaz buruz-burukan hanbat arizana ere, aldiz birazkan gibeletik gustagarria delarik senpertarra ere, hots, Kurutcharryk du finalerdia jokatuko. Herria 2004-04-15
Dena mehatxu, jokaldi eta ostiko-zanpako, gaixtagin tzar batzuen lehertzeko egin ohi den bezala. Herria 2002-12-26
Eta negar zanpakoa atera zaio, irribarre egin nahi didan une berean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 25. orr.