Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zanpaka adlag kolpeka; sakatzen.

Joanesek, ordea, ukaldirik ez zuen jasan, bera batere ohartu gabe zanpaka ari zen SS-aren bazterretik iragan baitzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 96. orr.

Trailutzar antzeko bat zebilkion dinbi eta danba, zanpaka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Etxeko atarian lehenbizi eta etxebizitzako eskailburuan gero, txirrina zanpaka egin nuen denborak epeldu zizkidan haserrearen su-pindarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Orduan izan dira gataska batzu, poliza zanpaka hasirik eta berriz ere nigar egin-arazten duen gas hartarik hedatzen! jendea jarririk, xutik, orroaz, txaloka, elgarri mehatxuka, zangoekin zanpaka.  Herria   2002-12-26

Distantzia kalkulatu -20 bat metro- objektiboa hurbilarazi eta zanpaka hasi zitzaion kliskagailuari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

· Emazteari zanpa eta tunakoka ordenak istantean betetzen ez baldin bazituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zanpaka hasi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus