Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saint Michel bulebarrean emakume zangoluze batekin flirt luzea saiatu eta haren telefonoa nire eskuan apuntatu ostean [...] akordatu zen berriro planoaz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.
Txanogorrien ondoren, kappas-ak aztertu zituzten, uretan bizi ziren izaki nazkagarri batzuk [...] hegazti zangaluzeak itoz gozatzen zutenak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.
Titiritero itxurarekin agertu zen ezustean, aretora sartzeko prest ginela, eta beren zangoluze, akrobata eta kale-orkestra txikiarekin argi utzi ziguten hastekotan zegoen emanaldia dantza baino gehiago ospakizuna izango zela. Berria - Kultura 2004-11-17
Uda-Leku elkarteak haurrendako tailerrak eginen ditu, tindua, zangoluzeak, maskak eta bertze. Berria - Euskal Herria 2004-04-23