Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zangodun 1 izlag

Erregina bat ageri da zuen karrika nagusian, herriko armarritik jaitsitako sirena zangoduna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Apoa, tutulu sodomitaren bidez putz eginik handitzen genuen, zangodun pilota berdea bihurtu arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 170. orr.

Mutilak, ile-zangodunak, Koronela bezalakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 34. orr.

Oin-zolen gainean dabiltzan lau zangodun piztia guztiak.  Elizen arteko biblia   Lb 11,25-28

Gizakien aurpegiak irudi duten lainoak, edo herrialdeen mapak, edo ametsezko animalia hamar zangodunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

2 bi zangodun gizakia.

Eguna ghettoko ostatuetan finitzen zuten, mozkor arrailak, edozein uniformez beztitu bi zangodun karrikan gurutzatzean "putakumeak" leitmotiva ezpaineratuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Bi zangodun guztiak joan arte igurikatzen zuen fotokopiagailuaren ondoan, eta hurbiltzen zitzaidan, begi lagunak eri zalantzakorraz ozkan jarriz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 108. orr.

3 kulero zangodun gerrirainoko galtzerdiak.

Hasieran, gehien bat oinarrizko gauzei lotu gintzaizkion (galtzerdiak, barruko arropak, kulero zangodunak, kulero motzak, pijamak, izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar).  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus