Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zangarte (orobat zangoarte g.er.) iz gorputzean, zangoak biltzen diren aldea.

Aurpegia zafratua nuen hainbat tokitan, eskumuturretan eskuburdinen markak nabari nituen eta zangarteko oinazeak nire gernu arazoak bi atzipetzaileek iragarritako une beltza baino lehen gerta zitezkeelako susmotan nindukan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Mutikoa emazte larruhasari begira egon zen; zangarteko ileek osatzen zuten oihantxoak fazinatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.

Hatz erakusleak orbain ikaragarri bat erakutsi zion, amaren hatza bera bezain lodia eta luzeagoa, zilborzuloan hasten zena eta, sabel zurian behera, inondik ere begiratu nahi ez zuen zangarteko ilebaso ilun haren ia mugaraino iristen zena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 42. orr.

Putetxean sartu zen, zangartea ahurraz banbaka joz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 74. orr.

Gure amaren zangoartetik imajinatu nuen bere buru borobil handia sortzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 55. orr.

Handik laster ordea, gauza borobila atera zen emaztearen zangartetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Nire sudur gaixoa zangarte kirastu haren aurka igurzten, nire urdail gaixoa nahasten nire barnean, baina banekien zertan ari nintzen, eta pozik nengoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 314. orr.

Ahur bat titietan kilikari utzi eta bestea zangartera ekartzen zuen, bustitzen zihoakion gunean pausatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Goiti eta beheiti ari zen gizonaren sabelpeko makila gorria amaren zangarteko zuloan sartzen eta ateratzen segitzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Pentsatze hutsarekin errebolta sumatu zuen zangartean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus