Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zangar1 1 iz zangoaren zatia, oinaren eta belaunaren artekoa.

Gizonezko zangar bat ageri da bertan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 149. orr.

Larritasunak kemenik aski eman zidan lurrean narraska abiatzeko[...] etxe aldera, ustez, izu-laborriarekin eta zangarra suzko aizto moduko zerbaitek ziztaturik, ezin bainuen argi ikusi non nengoen eta nora nindoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Uretan zutik oinutsik, gona beltzak zangarretan gora altxatuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.

Horiek ez dira makinista batenak, sobera lirainak dira zangar horiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Zezen bat bezain indartsua izan behar zuen; haren zangar mardulak miretsi ere egiten zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.

Artaldea bizkor ibil dadin zangarrean ausiki egiten duen zakurraren imintzioa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bost xerra zekor-zangar jarri zituen mahai gainean Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gainean zangalatrau (6); zangalatrau jarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus