Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste aulkitxoaren gainean jarri zen, zangalatrau. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.
Karmen nire gainean zangalatrau jarrita, gora eta behera, eta ni uhurika ari nintzaiola, sentitu nuen ate-hotsa aurrena, txirrinarena gero, ahots batena hurrena, dena batera geroago. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 7. orr.
Karmenek ezin izan zuen gehiago; jauzi egin zion lepora, eta, behin azpian hartu eta gero, haren gainean zangalatrau jarrita, ukabilka erabili zuen lurrean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.
Ulises, orduan, egur baten gainera igo zen, zangalatrau, eta Kalipsok emandako arropak kendu zituen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.
Meharra azaldu zen lasterketa-bizikleta gainean eta amerikar erara galgatu zuen: alegia, zelatik atzerantz salto egin eta gurpil gainean zangalatrau eseriz, gauza aparta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 156. orr.
Mutiko haren begirada berbera zeukan, lurrean botata zangalatrau inmobilizatu eta burua esku ttipietan hartuta patioko zementuaren kontra kolpeka hasi nintzenean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 210. orr.
Establezimendu mota hau auzoko denda txikia eta supermerkatuaren artean zangalatrau doa, bistan da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.
Aldi berean garai desberdinetan zangalatrau dagoen sistemarik ez dagoenez, ez dago guretzat "gramatika historiko"-rik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.
Bi esparruren artean zangalatrau kokatua dago, zeren ez baitu jakin garbi bereizten egoeren eta segiden artean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 114. orr.
Ez dauka hitz bat bost silabako bi multzo horien arteko etenean zangalatrau uzterik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.