Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zangalatraba1 (14 agerraldi, 11 liburutan) adlag zangalatrau.

Zangalatraba neukan nire gainean eserita, belaunak nire saihetsetan, borrokarako edo amodiorako gertu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 174. orr.

Printzesa zangalatraba jartzen zen orduan, eta barre egiten zuen esanez: Vamos... Bat-batean jaiki eta mutilaren izterren gainean eseri zen, zangalatraba.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 98. orr.

Erratz gainean kiribil-kiribil eginda zegoen, zangalatraba.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

Bide kaskar hartan erdi zangalatraba ibiltzen hasi zirenetik hiru bat kilometro egin zituztenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 25. orr.

Baktriar Greziar Inperio baten ondorengo Kusana estatuan, hindu-Kusanan zangalatraba.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 233. orr.

Han agertu da irakasle galdua, betaurrekoak zangalatraba, ileak erratz eta arropa hauts bihurturik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus