Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zanga2 1 iz lurrean egiten den zulo luze eta meharra.

Plataforma ere karratua zen, zazpi metrokoa alde bakoitzetik; kanpoaldetik metro laurdeneko zintarria zuen eta inguru guztian metro erdiko zanga.  Elizen arteko biblia   Ez 43,17

Gotzainaren onespena jaso ondoren, joan eta egin bezate zanga handi bat bizilekua eraikitzeko hartu duten sailaren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Zulo bat hemen, zanga bat han, hodi berri bat ezkerretik eta zementu apur bat eskumarago.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Zanga hutsetara lurra bota, gorpu ikusezinak lurperatzea bezala: otoitzik gabe, lekukorik gabe, beilaririk eta negarrik gabe ematen zion lur, ezerezari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.

Meatzean zangak betetzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 17. orr.

Lehenago tiroz botatako batzuk ere ba omen zeuden zanga haietan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 22. orr.

Bertan eseri zen, oinak zangan sartuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Aitak zauritua zangan utzi izan balu, frantsesek bertan garbituko zuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

Lorategia, aurreko kalea, zangaren ertzaren kontra, jendez beteta zeuden denak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 112. orr.

Zubi altxagarria jasota, zangaren gainetiko pasabide bihurtzen zenean, Loiolara abiatzen ginen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Gutxi falta izan nuen, behin baino gehiagotan, bide ertzeko zangara erortzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

Hala ere, bultza eta bultza, soldadu erdi hila zangatik ateratzea lortu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Ezponda berde-berdezko zanga baten ondotik ibili ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.

Ondo-ondoan zegoen; zanga batean etzan nintzen beldurrak eragindako mugimendu batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Ezker-eskuin, bi aldeetara, drenajeko zangak egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Zanga bidez, izan ere, urak itsasertzera eramango dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zanga ertzean eseri ginen italiarrok fruta janez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.

Zanga ondoak-eta gustatzen zaizkio, bertako hezedura xurrupatu eta zorua lasaitu egin ohi du, zopa-zopa dagoen buztin-zola arindu eta aretu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Beste batzuk izaten zirela, ahulagoak, hankaz gora zanga zuloetan zilipurdika ibiltzen zirenak.  Berria - Kirola   2004-07-07

Goian behean aritzen baita, eta ur-lasterra bailitzan isurtzen da gure lubakiko hondoraino, lokatzez jositako zanga-zulo bilakatzeraino den-dena, lupetza likits kirasdun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gruaroko harresiak inguratzen zituen ur zanga igarota, altxatzen zen, lorategitxo baten erdian, Pitottitarren etxea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 112. orr.

4 irud/hed

Geroago, zabalduz joan zen bien arteko zanga ikusezin hura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 82. orr.

Jose Urioste imajinatu dut, zuhaitz deserrotua bezala, lekuz aldatua, eta historiaren zangara eroria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zanga ertzean (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus