Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkarri begiratu, Herbertek eta biok, eta zerbezari zanga. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.
Katilua bete kafesne edan zuen zanga-zanga. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.
Nire ron botilari heldu berriro, eta zanga-zanga edan nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.
Azken datila irentsi, eta azken te-hurrupa zanga-zanga edan zutenerako, lasaitua zen Habibi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Udan, kanpinean gaudenean, luzeago, bazkarian baso bat ardo edan beharrean, bi edo are hiru ere edaten baititu zanga-zanga. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.
-Aza-zopa oso gozoa dago gaur, laztana! -esan zuen Sobakevitxek, platerkada zopa zanga-zanga edandakoan eta erretilutik niania-puska ikaragarri handi bat hartuz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 148. orr.
Hartu zurezko koilara eta zanga-zanga, kazuelatik jaten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.
Honatx, zer esatera etorri natzaizuen, alegia beren jokoan garaitzen ez baditugu, zanga-zanga irentsiko gaituztela gu ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.
Argi eta garbi ikusten nituen nik haien zurikeriak eta manipulazioak, baina, nire harridurarako, zanga-zanga irensten zuten dena ikasle batzuek, ikasle askok. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.
zanga zanga edan (5); zanga zanga edaten (3)