Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zanbuluka 1 adlag zanbuluak eginez. ik zinbuluka.

Itsasgainean zanbuluka zebilen ontzi huraxe baitzuen aberri eta errealitatearekiko lotune bakarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Zanbuluka iritsi nintzen etxera.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 82. orr.

Txitxikov, bitartean, ohartzen hasia zen kotxea batera eta bestera zanbuluka zihoala eta oso astindu gogorrak ematen zizkiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

Zanbuluka hurreratu zen ea nor zen ikusteko, eta beneziarrak alboratuta Eusebiaren aurpegi musugorri eta biribila ikusi zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.

Jira-biraka hasi zitzaion gela, zanbuluka mahaiak, aldaroka funtzionarioak, eta kordea galtzeko zorian egon zen lipar batez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Panfletoak, airean zanbuluka ibili eta gero, langileen buru gainera erori zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 405. orr.

Bigarren egunean, bigantxek Stewart eta Hemingway zanbuluka ibili dituzte harean.  Berria - Kultura   2004-09-30

Bata bestearen bizkarrera igotzen, zinbuluka eta zanbuluka nahiz ilunpetan nahiz egunargitan. ik zinbulu-zanbuluka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.

2 irud/hed

Ondorioz gizarteak ez du egontasunik, orekarik, zanbuluka dabil etengabeko krisietan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus