Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelaren erdian bi mahai karratu zeuden elkarren kontra jarririk, eta mahaien gainean zamau handi bat berdintzen eta lisatzen ari ziren izeba Julia eta etxezaina. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.
Ukondoak jarrita festa egunetarako harizko zamau zuri brodatuaren gainean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Zamau ezkoztatuaren gainean, bi plater ipintzen ditut; hirugiharra eta arrautzak frijitzen hasten naiz. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 58. orr.
Biltzen dira hiriko jauntxoak udaletxean, deitzen dituzte hiriko miliziako konpainietako bina ofizial; jartzen dute zamau berde bat mahaiaren gainean; [...]. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.
Poltsatik zamaua atera, belar gainean zabaldu, eta dena prantatzen hasi zen. «Kuskue tanden», 2004 - 232. orr.
Annette sukaldetik itzuli zenean, zamaua jasotzeko agindu zion amak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Deus ez zuen aipatu, ordea, lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauez, ez eta parpaila apain baliotsuez ere. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.
Hagridek zintz egin zamau baten tamainako sudur-zapiaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.
Doktorea kolpetik gelditu zen, zamaua baino zuriago. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 82. orr.
Beheko aldean, merkatuko teilatuek beren zamau grisak hedatzen zituzten, gandutsu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.