Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ontziak zamatzeko lana ez baitzen perilik gabea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.
Gurdia lastoz zamatu eta etxera itzuli dira hirurak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.
Perrette sartu zen, etxekoandrearen otarre astunez zamaturik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.
Bidelapur hilak gurdietan zamatu, inguruko hareatza batera eraman eta bertan lurperatu zituzten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 371. orr.
Mirandek bizikletara igotzen lagundu eta zaku handi batez zamatu zion bizkarra. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 198. orr.
Kutxa handiz zamatutako hamar mandorekin abiatu da. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 98. orr.
Burdin hodiz zamaturiko kamioia azaldu zen arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.
Hostoz zamatutako adarrek halako baso muskerrez estaltzen dute zerua. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.
Ibaian behera Belemeraino zihoan janariz zamatutako ibai-bazterreko ontzitxo batean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Iluntzean karrakako bigarren txaneltxoa uretaratu genuen, upel batzuekin zamaturik, lehorrera joan zedin ur eta jaki berriak biltzera. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 95. orr.
Orga batek, irin zakuz goraino zamaturik, beste ate batetik egin zuen bidea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.
Bere beso esmeralda zeharrargiz zamatuez inguratzen zituen ardo apartsuz beteriko kraterak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.
Mendiarteetan sartzen zen, non zuhaitzak, txorien habiek zamaturik, hostoz janzten hasi berriak baitziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Lagun-talde handia berekin zuela, usaingarriz, urre ugariz eta harribitxiz zamaturiko gameluak zekartzala heldu zen Jerusalemera. - 1. orr.
Tren erabat zamatuekin itsasotik ekarritako arrain saskiak zurezko kutxa garai leporaino beteetan garraiatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Tobin-ek [...] dibisa trukeak zamatuko lituzkeen zerga bat ezartzea proposatu zuen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.
Tartea handia zela ikusita, Lizaso zamatzen hasi ziren, eta atzelariak ezin izan zion jokoari eutsi. Berria - Kirola 2004-07-21
Hasiak dira jada gerora Ordena zamatuko duten barne-arazoen zantzuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.
Axenariok, larritasunak zamatuta, ezin du ihes egin. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 108. orr.
Ez dira egileak laidoen pisuarekin zamatu behar. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.
Ez dut kontakizuna gehiegi zamatu nahi antolamendu hierarkiko bitxi haren narrazioarekin. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 24. orr.
Perretti gogoratu zitzaion nola tupustean zahartu zen Ruche jauna istripuaren ondoren: hamar urtez zamatu zen egun gutxi batzuetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.
Artikulazioetan aspalditik nozitutako oinazeek gutxieneko beste hamarretan zamatzen zioten berrogeita hamarreko adina. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 24. orr.
Bere kontzientzia zamatzen zuen zerbait burura etortzen bazitzaion, aitortu egiten zen berehala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 717. orr.
Ironia hilgarriz zamaturiko broma bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 198. orr.
Taxia hartu, maletak eta poltsak zamatu, eta harantz abiatu ziren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 151. orr.
Salamancako Udala, ordea, ez dago halakorik baimentzeko prest eta kamioiei debekatu egin zieten atzo paperak gordetzen dituzten 500 kaxak zamatzea. Berria - Mundua 2006-01-19
Dannenberg hirian trenetik kamioietara zamatu zituzten Castor edukiontziak. Berria - Gaiak 2004-11-09
Berriro ere, Frodo jaikiarazi zuen eta, bere eskuak bularraren kontra estututa, gainean zamatu eta aldapan gora hasi zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 272. orr.
Ezkerreko besoaren gainera zamatu zuen gorputza, ukondoa hiru milimetroko burdinan mindu arte. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.
Bidelapur hilak gurdietan zamatu, inguruko hareatza batera eraman eta bertan lurperatu zituzten. Aberastasun haietako gutxi batzuk bere hiru astoetan zamatu zituelarik, haiek egurrez estali, harkaitzari ixteko agindu, eta hirirantza abiatu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 371. orr.
Zoruan zegoen motxilan sartu eta, zutituz, bizkarrean zamatu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 234. orr.
Zerri batez estaliriko telega zamatu batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.
Apalategi zamatu hauetan milaka eta milaka orrik itxaroten dute hasierako jakinmin baten dirdira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.
gainean zamatu (3); gehiegi zamatu (4); jokoa zamatu (4); zamatu zuen (5); zamatu zuten (4)