Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zamatsu 1 izond zama handikoa.

Saihetsetik sartu zion adarra saldo-buruak, eta, bizpahiru metro-edo eskuineko adarretik zintzilik herrestan eraman ondoren, pisu zamatsu hura arintze aldera-edo, hormaren kontra jaurtiki zuen bortizki.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.

Harri zamatsua bizkarretik kentzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.

Tanta gorri bat irristatu zaio kopetatik behera, aho ertzeraino, eta fardel zamatsu bat bezala etorri da zorura, telefonoa askatu gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

2 irud/hed

Zenbait aldiz, ez zedin errepikapena zamatsua gerta, pisuaren kontuak ahaztu eta bere sonbreirua hartzen zuen gaitzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Percyri lotuta egonik alferrik galtzen ari zen bizitzagatik hasperen egiten zuen Edithek, egunerokotasun zamatsu eta aspergarri baten egonezinak jota.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

Berriak eragin loeria zamatsutik aterarazi zituen bi polizia-gizonak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.

Hautaketa eta selekzio lana poeta bakoitzaren lanak dira, eta izan, zamatsuak dira lanok.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Kontzientzia karga zamatsuenetako bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eguna urratzeko gutxi falta zelarik, maskuria lehertzeko zorian eta burua zamatsu, iritsi zen etxera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 64. orr.

Hankak gogorturik eta zamatsu neuzkan, harrizkoak balira bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus