Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zamaritegi iz zamariak gordetzen diren tokia.

Bastizak zutitu ziren, gaztelua, gotorleku ez ezik, bizitoki ere izan zedin: soldadu eta sehiendako bizitegiak, sukaldea, bihitegia, zamaritegia, kakatokia, oilategia, uharka...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Orduko, gazteluko lubakiek, zamaritegiak eta inguruko baratze eta soroek neskaren etzanaldiak ikusiak zituzten goarnizioko gizon andanarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.

Donapaleura behar ez nuen egunetan, zamaritegian aritzen nintzen, azienden arduran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus