Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zamari 1 iz zamak garraiatzeko erabiltzen den zaldi, asto eta kidekoa; zaldia.

Gai zen arima hori suge baten, zerri baten, zamari baten, idi baten, zakur baten, elefante baten edo tximino baten gorputzean noiz sartuko zen zehatz esateko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 47. orr.

Lo arineko eta bihotz leialeko txakurrak eta zamarien hazitik sorturiko espezie guztiak eta artiledun aziendak eta idi adar-haundiak, ostera, gizakion ardurapean jarriak izan dira denak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Etxeko zamaria asto bat zuen, eta ez zen Kaligularen zaldiari beha bizi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Zaldizkoak bere zamaria menderatu eta gobernatzen duelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Orduantxe entzun ziren zaldi irrintziak, zamariei zuzendutako oihuak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 120. orr.

Mendira joan zen, hango larreetan zituen zamariak zaintzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.

Haitzartearen sarreran, gizon bat eta bere zamaria hauteman dituzte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 24. orr.

Kabestrutik dakar zamaria.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 24. orr.

Nire zamaria aho-sokatik hartu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.

Urez beteko da haran hau eta edan ahal izanen duzue bai zeuek, bai zuen abere eta zamariek.  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,17

Zorionez, kutxak finkatua ematen du zamariaren bizkarraren gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

Baziren gizonak asko, andere xotilak aski trebe beren zamarien gainean.  Herria   2004-04-15

2 (izenondoekin)

Zamari nagiak akuilua behar duela eta asto odolgabeak eztena duela zain.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Zaldiak ez dira zamari iletsuak baizik, arrazarik gabeak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bere zerbitzariari zamari-lanetarako eman zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 139. orr.

· Egunsentia baino lehen, herriko gazte talde bat elkartu zen basoko bidean, mando zamari bat lagun.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 76. orr.

Isakarrek ikuiluan etzanik dagoen asto zamaria dirudi.  Elizen arteko biblia   Has 49,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizona eta zamaria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus