Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zamargin iz zamarrak egiten dituen eskulangilea.
Zamarginak, ehunki saltzaileak, hitz batean esateko, "traperoak", fama iluna ekarri du menderen mendetatik: pobrea, zarpaila, tranposoa... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 152. orr.
Holako jendeak (jito, hunjaro, zingaro, buhame, agote) eragin erabatekoa izan du gure gizartean, bai merkataritza eta eskulan orotan (zurgin, arotz, zamargin, zapatagin...) bai festagiroko ikuskizun guzietan (dantza, musika, koplagintza, fartsa, ihauteri...) bai sendakuntza eta sineste guzietako sorginkeria orotan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.