Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon lodikote bat, makila eskuan, feltrozko kapela buruan, plaka bat zamarraren ezkerreko papar hegalean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Jaken ordez, zamarrak saltzen ditu; longainen ordez, bizkarrestaliak; txapelen ordez, sonbreiruak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.
Karpako giroa ez zen egokiena: hotz pixka bat (zamarra ugari ikusten zen), hezetasuna eta aulki gehiegi Garaje-gelatik irten aurretik, zamarra jantzi zuen Ruche jaunak; erdialdean moztutako zamarra. Berria - Kultura 2004-10-19
Gizonak leporaino lotu zuen zamarra, eta emakumeak hobeto itxi zuen berokia. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.
Zamarra erantzi eta sakelak irauli zituen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 169. orr.
Ezer erantzun ordez, eskolako poltsa lurrean utzi eta zamarra eranzten dut. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.
Joxe, larru lodiko zamarra kendu, lurrean zabaldu eta orbelez betetzen hasi da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 16. orr.
Hara metatu ziren turkomanak ere, jantzi nazionala soinean, galtza luze koloretsua, gamelu zurdez ehunduriko jaka eta zamarra, txano gorri konikoak edo kanpai formakoak, [...]. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Zamarrak, oihal indianoz eginak eta kotoi gordinez estaliak, gerrian estutzen zituzten, tatxet gorriz apainduriko gerriko baten bitartez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Bala batek zamarra zulatzen diola sentitu du. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 235. orr.
Zamarraren lepokoa jaso eta hondartza inguruko etxadietarantz hartu nuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.
Agure txikia guztiz babesten zen zamarraren astrakan faltsuzko lepoarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Aurpegiko tantak zamarraren mahukarekin idortzean ohartu da Joxe labana odoldua oraindik eskuineko eskuan duela. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 123. orr.
Joxe, larru lodiko zamarra kendu, lurrean zabaldu eta orbelez betetzen hasi daZamaketari zikinduak, zamarra koipez lohi zutenak sorbaldan garraiatutako elikagai kargarengatik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 16. orr.
Robineren zapata onei eta zamar lodiari erreparatzen zien tarteka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.
Ilehoriak kolore urdin iluneko husar-jaka dotore bat zeraman soinean; ilebeltzak, berriz, zamar arrunt bat, marraduna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Zamar larrudun bat sorbalda gainean jarri, garaje-gelako atea ireki, [...] eta patioa zeharkatu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.
Estu loturik baitzeraman gaineko zamarra bakeroa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.
Zamar berdexkaren azpiko gerriko gorri luzea estutu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Larruzko zamarraren lepoa kokotseraino jaso, Yamaha zaharra martxan jarri, eta bizkor abiatu zen itsasertzerantz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.
Jendearen arropetan nabari zen, zirak, sasoi arteko zamarrak, andreen kapelak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.
Garbitu egingo du Egipto, artzainak bere zamar-larrua zorriak akabatzeko garbitzen duen bezala. Elizen arteko biblia Jr 43,12
· Tom gaur unai zamarra batekin jantzirik agertu da, eta jeans batzuekin. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.
Gabrieli lepo-zamarretik heldu, eta Hoxton-eko zelaietara eraman zuen herrestan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 120. orr.
bere zamar (4); zamar arrunt (3)
larruzko zamarra (3); zamarra erantzi (4)