Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zamalkatu, zamalka(tu), zamalkatzen 1 da ad zaldiz ibili.

Erregearen Eskoltako Zaldizkoak tumuluaren inguruan zamalkatu ziren orduan, zaldi zurien gainean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 316. orr.

Zaldi egokien gainean zamalkatuz, emirraren esploratzaileak atzean uztea espero zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 310. orr.

Parkeko lakuaren inguruan polizia bi zaldiz zamalkatzen ari ziren oso lasterketa patxadatsuan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 72. orr.

Zamalkatu ziren lauhazka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 151. orr.

2 irud/hed

Haren bizkarrari itsatsia, erbia bezain belarri-erne zamalkatzen den mutikoa naiz ni. Ni oinez joango naiz, Joseluk kontatuko dizu honanzkoan zer trakeskeria egin behar izan ditudan gona hauekin burdina horiek zamalkatzeko -motoaren giltzak eman zizkion-.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.

"Efraimen gainean zamalkatzen ibiliko naiz", hau da, 'erreinarazi eta agintaraziko dut bera'.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Zeruaren gainean zamalkatzen dena, zuregana laguntzera etortzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 192. orr.

3 (irud/hed itsasontziez mintzatuz)

Itsasontzi bat ondo egina denean [...] haizeak bultzatzen du ekaitz gogorra denean, eta olatuak ontziaren azpitik irristatzen direla ematen du beti (oso gauza bitxia iruditzen zaio hori lehorrekoari); zamalkatzea esaten zaio horri itsasoko hizkeran.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Kontua da ordu arte oso ondo joan ginela olatuen gainean, zamalkatuz;.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Ferrya ontziralekutik ibaiaren ur izurtuaren gainean zamalkatzen aldentzean, halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

• 4 du ad adkor larrua jo.

Astopito horrek, nolatan huts egin duk Ana zamalkatzeko parada?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.

Koadrila osoa zalditzarra hartuta zebilen eta mutil-laguna KO zeukala aprobetxatuta zamalkatu ninduen argoseak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 134. orr.

-Hara, Ximu [...] lanbide hezkuntzatik hire ikuztegietara etorritako azken bulegariari sartzen ahalko diok ziri hori, hire bulegoko mahai gainean zamalkatzen duan bizkitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zamalkatu ziren (3)

zeruaren gainean zamalkatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus