Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zamalkadura iz geologian, faila eta kidekoetan gertatzen den lur geruza handien higidura.

Casasek azaldu zuen Itoizko urtegiaren azpian, bost kilometroko sakoneran, faila bat badagoela; horizontala da, eta Orotz-Beteluko zamalkadura deritzo.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Zamalkadura ez da mugitzen gainean bost kilometro haitz duelako; ura, ordea, haitz horien artetik, zamalkaduraren gainean kokatu da, eta, modu arin batean, haitzei gora eragin die.  Berria - Harian   2006-03-11

Inguruan beste faila bat dago, Kintoako zamalkadura deritzona, bertikala.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Orotz-Beteluko zamalkaduraren berri ematen duten hainbat agiri eta mapa erakutsi dituzte Itoizko Koordinakundeko abokatuek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orotz beteluko zamalkadura (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus