Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundua ezagutu nahi omen zuen zamako batean ontziratuta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.
Hik uste duk hidrofonoek hogei mila tonako zamakoaren makinarena baino lehenago atrapako dutela eskusoinuaren hotsa? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.
Hamar mila tonako zamako zahar bat, masta bikoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.
Hamar-hamabi lagun baforeko, horrela zebilen kontua berrogei tostarteko behar zituzten zamakoetan, beldurra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 74. orr.
Txopa aldean jo zuen, instantean jarri zen brankaz gora zamako zaharra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.
Panamako banderapean zebiltzan zamako ugerdo haietarik batean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.
Kaietan ibil zitezkeen espiek halako egunean irten behar zuen zamako inglandarraren izena ematen zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.