Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretarako, hirurogeita hamar mila zamaketari bildu zituen eta laurogei mila hargin mendian, hiru mila eta seiehun lan-arduradunen menpean. Elizen arteko biblia 2 Kro 2,1
Lepoan saski bat zeraman zamaketari bat igaro zen, bizkarra oker-oker eginda zamaren azpian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.
Pasaian 150 bat zamaketarik galduko lukete lanpostua. Berria - Ekonomia 2006-01-17
Portuko zamaketariek, komunisten agindupean, greba egitea erabaki zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 225. orr.
Honako zamaketari hauek, karga bizkarreratzen ari zirenak, harako saltzaile haiek, hizketa zakarrez eztabaidan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Harun Al-Raxid kalifaren garaian, bazen Bagdaden Hinbad izeneko zamaketari pobre bat. Bernard An Orienteko kaiko zamaketari ohia da. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 189. orr.
Zamaketari zikinduak, zamarra koipez lohi zutenak sorbaldan garraiatutako elikagai kargarengatik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Zamaketari presoak gordetzeko erabiliko zuten itsasontzi herdoildu batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.
Haren itxurari erreparatuz bat-batean iruditu zitzaion eragozpenik gabe izan zitekeela itsasportuko zamaketari greziar bat. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.
Ez zegoela jendearen aurrean eskalez jantzita agertzeko moduan, alkandora eta galtza zabal haiek ongi ematen ziotela zamaketari indigena bati, baina ez berari. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.
Jovita izeneko emakumezko zamaketariak “maleta eramango dizut” esan zionean. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 90. orr.
Zamaketari-sorbaldak izan arren eta ibilera ausarta, samurra zen gizona. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.
Halakoxe egoeran irudikatu zituen aurrean zeuden gizonak, zamaketari lanak gogorturiko gizonak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.
Zamaketari-sindikatukoek antolatutako greba bakar hura. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 141. orr.
Kai-zamaketariak nituen inguruan, beltzak gehienak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.
Lehen-lehenik Baionako portuan, docker gisa jardun zuen, ikatz-zaku zamaketari gehienbat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 143. orr.
Alabaina, gertatu zen agurea ezustean gaizkitu zela eta, itsasontziko marinel zamaketariak Kamar Al-Samanen ekipajearen bila etorri zirelarik, hark geroago joango zela adierazi ziela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.
Zamaketari zebilela min hartuta maingu gelditu zelakotz eman omen zioten lan hura, ez dakit, hala erraten zuten, urgun eginagatik berdin heltzen ahal zion palari, nik uste. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.
Larrinagako espetxea faxistez betea genuen, eta gurea eta Cabo Quilates zamaketaria presondegi bilakatuak genituen, Agirrek ez baitzuen jendea fusilatzerik nahi. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 232. orr.