Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalutu, zalu(tu), zalutzen da/du ad zalu bihurtu.

Nola zalutu zitzaizkien zangoak erregeordeari eta haren bigarrenari, apezpikuari eta kalonjeei!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Iduritu zait karrikaren buruan zebilen silueta fina Mariarena zela eta urratsa zalutu dut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 53. orr.

Urratsa luzatuz, abiadura zalutuz, azken aitzineko herrixkari hurbilduko naiz bai, ondarrean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

"Besoa nekatu zitzaidan lehenik", aitortu zidan, pattarrak mihia zalututa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Bere ixter-oinen zalutzea, bularren airestatzea, gu ginen putiko kozkorreri begi atxikitzea.  Herria   2001-10-04

Zalu eta modernotzeko, bihurritu eta desartikulatu beharra dago, airostu, zehaztu, lexikoa berritu, sintaxia malgutu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus