Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soweto-ko 32 gaztek, neska ta mutiko, zer trebezia, zalutasuna eta airostasuna erakutsi duten beren dantza eta kantuetan, tam-tam erne batzuek lagundurik! Herria 2002-08-15
Lehengo kontrabandisten zalutasun eta hatsa agertzen dute gazte horiek beren lasterkari lehiaketetan. Herria 2003-06-19
Ia ezinezkoa da giza garunak ematen duen zalutasun eta konfiantzaz eskailerak lasterka jaitsiko dituen makinarik diseinatzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.
Gizakiarena ez zen zalutasun batez txori kirika haietako batzuk bota eta aienatu zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.
Sua argitaletxeko ipar aldeko areto batean sortu da -azaldu zuen politikariak-, eskerrak prebentzio-zerbitzuek mirestekoa den zalutasunaz ekin dioten. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.
Hala dira kontuak gure artean, malgutu ezinik zalutasuna baino bereago baitute batzuek zurruntasun zorrotz maiztua. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.
Badira euskaltzaleak frantsesezko orijinala eta euskal itzulpena elgarrekin parekatuz irakurtzen dituztenak, miretsiz itzultzailearen zalutasuna eta emaitzaren edertasuna. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 149. orr.
Zalutasun handiko treinak heltzen dira Parisetik Hendaiaraino. Herria 2005-12-22
Karrika batzuetan, autoak aise zalutasun handiegian dabiltzala. Herria 2005-10-06
Gorbataren korapiloa lotzen ari zela, belauna tolestu, soina makurtu, eta kilimusi egin zuen zalutasun handiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.
Martak, ziztu bizian sofatik altxa eta zalutasun handiz sofapean ezkutatu berri zuen errebolber kargatua atera zuen, leihora inguratuz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.
Ez zuen ageri gaueroko zalutasun bizi hura. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.
Eusko Jaurlaritzak, Akitania-Euskadi egituratik hasita, egitasmoari zalutasun handiagoa emateko presioa eginen dio Frantziari. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Arnasa hartu du beste ahapaldi eder bat jaurtitzeko, eta euskaraz baino are zalutasun arinagoan hasi zaio. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 159. orr.
Jauzi bi egin zituen gelan, zalutasun handiz orpoekin hankak leunki joz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.
Ohorezko aurreskua dantzatu da zalutasun haundirekin. Herria 2001-05-10
Zalutasun harrigarriz mugitu zen Franz bere zango motzen gainean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.
Usaia, bistan da, arian lortzen ahal duzu, abdominalak hilduratzearen poderioz etorri ohi da gerriaren zalutasuna. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.
aise zalutasun handiegian (3); ez zalutasun handian (3); zalutasun handian (7); zalutasun handiegian (10); zalutasun handiko (17); zalutasun handiko trein (5); zalutasun handiko treina (3); zalutasun handiko treinak (6); zalutasun handiz (3)