Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zalukara adlag lasterka; berehala.
Zaldi karrosa harturik, Aguirre badoa zalukara Donibane-Garazira, Lebrun medikua eta Andere Iturralde emagintsaren bila. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.
Biharamun gauean, Dominique eta biak berriz agertu ziren toki hartara, eta ostalerrak zalukara eraman zituen, bezeroak haizu ez diren barneraino, haiek iragan eta oihala hetsiz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 266. orr.
Xifre hori onartua baldin bada, legearen gerizapean hetsiko dituzte zalukara Aldude eta Iholdiko bulegoak. Herria 2004-01-08