Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazki huntan, jazko mendi-lasterkari zaluenak. Herria 2003-06-26
Tarte gaitza, haatik, gure ibilera motel, pisu eta trakets dudakorretik haien martxa segur eta zalura. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 168. orr.
Egunero ordubetez oinez abiada zaluan ibiliz gero. Txillardegi «Putzu», 1999 - 374. orr.
Harrituta utzi ninduten neskatxaren mugimendu zalu abegikorrek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 138. orr.
Igorri nion Prévani behako zalu bat, ahalkez eta harriduraz betea ordea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.
Zaldi zaluenak baino anitzez lasterrago. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 207. orr.
Gero, kanal bat, ur urgoi eta zalu batez betea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.
Bide honek zango zalua eta hats gaztea eskatzen ditu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.
Errenazimenduko zintzel zalu eta espiritualak landu du zuraje guztia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.
Xapelketa hortan izaiten dira adin guzietako pilotariak, eta bi pilota mota ere, paleta goma, pilota ttipi arras zalu batekin eta aspaldiko eskuzko pilota. Herria 2004-12-23
Badu halako trebetasun zalu eta artega bat keinuetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Behin jendeen artetik ihes eginez geroz, ez zitekeen errex gibeletik atzemaitea, izigarri zalua baitzen Perkain. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.
Aurki gizon gazte bat inguratzen zaio, garaia, zalua, dotore jantzia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.
Iñaki Arrosagaray joko horretan izigarriko pilotari trebea agertu zaigu, begia xorrotx eta zangoak zalu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 47. orr.
Ekainak gerri zaluak eta lanerako adorea eta prestutasuna eskatuko zizkion bai ugazabari eta bai morroiari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.
Zumea bezain zalua eta ibilera gozokoa, oso bere buruaren jabe ematen zuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.
Gorpuzkerak, tankeran, basahuntzarena zirudien, hain zen arin eta zalua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.
Etcheverry-k sake eder andana bat irabazi du eta Kurutcharryk, gatua bezain zaloina, gorputza edozoin maneran emanik pilota biltzen du. Herria 2004-01-08
Han ikusiko lituzke neskame-morroi guztiak saltoka, antzokian dantzaririk hanka-zaluenak nekez hobetuko lituzkeen jauziak eginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.
Zalu altxatu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Zalu ibili da pilota, bereziki bigarren partidan. Herria 2004-06-24
Zalu joan dira aferak batean eta bestean. Herria 2001-06-07
Jauzika zihoan gida-aulkian, noiz gora eta noiz behera, troika bideko muinoetara zalu igo edo muinoetatik agudo jaisteaz batera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.
Ordu zeno aski nuela haurraren galtzeko gisan behar zena egitea, zalu eta ontsa! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 128. orr.
Ama duntzetarik jaukitzear zegoen: izpiritua zalu zebilkion. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 41. orr.
Zalu jokatu nuen; erran nahi baita, bisaian ostiko bat hartu berritan inork jokatzen ahal duen bezain zalu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 202. orr.
Zaldi-kotxe distiratsu bat, alde guztietatik argia dariola, bat-batean eta ustekabean zalu igarotzen baita lekutako herrixka zirtzil baten aldamenetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.
Frantxuak gaitzeko zafrakoak biltzen zituen, aitak liburu bat eskuetan harrapatzen zuen aldi oroz eta ongarria hedatzera igortzen zuen, zalu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.
Berehala, tximista baino zaluago, belauniko zegoen nigandik hamar urratsera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.
Jauzi batez igo zen Txitxikov kalesara, militarrak bezain zalu ia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.
Bizkar-zorroak utzi dituzue ahalik eta zaluen lasterka egiteko. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 163. orr.
Zalu-malu alde egin nuen logelara eta "aitaren batean" aldatu nintzen, automatikoki arropa ilunak jantziz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 57. orr.
Orduan, ni, zalu-malu berriz iratze metaren gainera joan! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.
Hiria zalu zalu iragan dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.
Kanpoan ez zen inor ageri, baina atso konkorduna ikusi zuen zalu-zalu joaten legarrezko bidearen bestaldera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 202. orr.
Hiria zalu zalu iragan dut, ohartuz halere, jalgi aitzin, ezker urgoiki eraikia dagoen kurutze finari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.
Rickshawlariak mila bihurrikeria eginez zalu-zalu ibiltzen dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 44. orr.
Hango jende gehiena Erromako Satan handiaren ilunpeetatik atera eta zalu-zalu egiten ari zen Erreformaren argira. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.
Jan dut beraz zalu zalua, atzeman dudan lehen ostatuan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 237. orr.
Bezti zaitez zalu-zalua, partitzeko tenorea jina zaizu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.
Ekintzaileak orain zalu-zalua behar zuen basera itzuli. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 11. orr.
Jaurenea-ko nagusiak begi-ukaldi bat bota zion, eta emaztea zalu-zalua joan zen etxerantz, herabeturik, negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.
Euskal dantzetarik kanpo, bazen denen gustukoa, vals edo polka edo skotish edo mazurka, denak zalu zalua joiten zituen orkestrak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.
Hori guzia egiten ahalko zen, iparragoko lurrez, autoen edo treinen gaurko urratsean, zalu-zalua. Herria 2001-11-15
mugimendu zalu (4); pilota zalu (3); urratsa zalu (3); zalu joan (4); zalu zalu (7); zalu zalua (16)
bezain zalua (4)
baino zaluago (7); zaluago joan (4)