Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk, lurrezko zali zabalak, erretilu handi sakonak, zurezko koilara belztuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Zurezko zali batez arrautza jotzen ari da katilu batean. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 25. orr.
Mutu jarraitu zuen Azkaratek hondoko azukrea zaliaren giderraz mihiratzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.
Azken hondarrak biltzen saiatzen ziren zalien latoi hotsak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 91. orr.
Ene pitxarraren mokoak molde dotoreago eta leunagoko zurezko zali bat zeukan zintzilik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.
Jimmy artzain baten bordara joan zen eta esnea ekarri zion zurezko zali batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 437. orr.
zurezko zali (3)