Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zalgiztar izond/iz Zalgizekoa, Zalgizi dagokiona; Zalgizeko biztanlea.
Izanen du zer egin aita Laphitzek Argentinan Errekaborde Zalgiztarra bezalako aberats puxant baten eta bihotz oneko gizon ala emazte edo elkarte askoren laguntzarekin euskaldunen gorputzeko eta arimako beharren soleitzeko. Herria 2005-07-28
Iruritar eta zalgiztar zaharrenak ere ez dira gogoratzen azkenengoak noiz egin ziren [maskaradak]. Berria - Kultura 2004-02-03
Bi pastoral badütügü arren üda hontan: batetik "Xiberoko Makia" Sohütan üztailaren 15ean eta 21 ean; bestetik "Etxahun Iruri" bere herrian, zalgiztarrekin batean, üztailaren 29an eta agorrilaren 5ean. Herria 2001-07-12