Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Panderoa jotzen zaletu, berriz, Ilurdan baserriko hiru anaiei beha zaletu omen zen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.
Western bakar bat ere ez nuen galtzen, erabat zaletu bainintzen haietara. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.
Egia da gauza arriskutsua dela bakardadea barne lanera zaletuak diren buruentzat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.
Ez nago ere zaletuago aberats izatera pobre izatera baino. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 107. orr.
Zaila zen gure ama bere iloba batez zaletua irudikatzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Sinestezina zen: bera, ez medizina ez sendagileak egundo aintzat hartu gabea, hara non itsu-itsuan zaletu zen, beharbada bere nerbioetako gaitzaren beraren eraginez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
Ez zuen nahi, anaiek, berritsuen eraginez, zeruko gauzen kontenplazio utzi eta lurrekoetara zaletzerik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 14. orr.
Biziki desiratzen dut bera nigana zaletu dadin eta hala adieraz diezadan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.
Katua ere guztiz zaletu zen Ryokorekin, eta altzoan kiribiltzen zitzaion leun-leun orraz zezan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 127. orr.
Multzo horretan sartu beharko ditugu hemendik aitzinat euskararekin zaletu diren batzuk ere beharbada? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.
Edonork barre egin dezake literaturan zaletu den gizaseme batek egiten dituen berealdiko ahaleginen kontura. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 83. orr.
Aste-amaieretako ohizko txikiteoan berriketan aritu naiz literatur kontuetan zaletua den adiskide batekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 10. orr.
Guy Sonnois pedagogian zaletuak erranen dauku nola gogo erabilketa on batek laguntzen duen ikasgaiaren erran nahia bereganatzen. Herria 2003-09-18
Hondartzako eguzkiaren zaletua penatuko bada ere, pentsa uda partean estimatua izan ohi den ura! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.
Toboso alderantz abiatzeko lehenbailehen, baldin eta garrantzi gehiagoko gauzaren bat ez bazuen; berori ikusteko oso zaletua zegoela eta. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 73. orr.
Bere herriaren askatasunarekin guztiz zaletutako gizonak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.
Hain sutsuki zaletu zitzaion minutu gutxiren buruan, non hika hasi baitzitzaion berehala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.
Amak zaletu baininduen ipuinetara. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.
Ez naiz ardozalea, gure aitak alkoholaren izpirituaz zaletu nahi baninduen ere, urtebetetze egunean kopa bete moskatel edanaraziz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.
Zirkulurik zentralenean, gunerik zaletuenean, badago aski masa kritiko bertsolaritzarako agenteen etorkizuneko harrobia ziurtatzeko. Ikuslerik zaletuenek gogoratuko zutenez, [...]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.
Laster osatu genuen bikotea Joxe Marik eta biok, zaletuenak baikinen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.
Judu, jito edo agote kastakoak zirela hidalgia agiriak ateratzen zaletuenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 47. orr.
Zer zorion izan lezake paseatzaileak, ardura akademikorik gabe nagi eta gozo dabilen zaletuak, lotura bitxi samarrak egitea ez bada? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Mantala jantzi eta sukaldean "gutiziak" apailatzera prestatzen den emakume edota gizonezkoa, jubilatua, elkarteetako zaletua... Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.
Zaletu gisa, gustu fina du. Berria - Kultura 2006-02-23
Eta, txalo zaparradaren ondoren, zaletuak sari eske hasi ditun, painelu zuriak airean dantzatuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 11. orr.
Zirkuan trebatu zen "makillajearen" artean, eta hastapenean zaletu gisara aritu bazen ere, gerora beharrak hartaratua jardun zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.
Bizirik dauden entziklopediagile guztiak The Beatles taldearen zaletu ezin diziplinatuagoak dira. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 162. orr.
Goizeroko mapa zabal hedatu hori zen egun bakoitzeko eguraldiaren egiaztapen benetakoa eguratsaren zaletu batentzako. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 133. orr.
Talde ezezaguna zen, baina Donostian izan den egunetan jazz zaletu guztien arreta bereganatu du. Berria - Kultura 2004-07-30
Uso mezulari zaletuen elkarretaratze batean parte hartzen ziharduten edo erakusketa ikustera joan zirenen artean, 62 lagun hil eta beste 150 zauritu zirela zehaztu zuten atzo agintariek. Berria - Mundua 2006-01-31
Osasunak zaletuen presioa izango du oztopo nagusia, kanpoan jokatzen duten talde guztiek bezala. Berria - Kirola 2004-09-23
San Mamesen gol baten nahiaren eta ezinaren agonian bizi izan dira zaletuak igande batean bai eta bestean ere bai. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.
Haietako batek baino gehiagok arazoak izan zituen hainbat zaletu txuri-urdinekin. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.
Bazkide, peña eta zaletuen harremana estutzeko. Berria - Kirola 2004-06-26
Indurainek ere, zaletuok ondo gogoratzen dugun bezala, sarritan aukeratu izan zuen ez irabaztea, irabazteko modua izan eta. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.
Zaletuentzat, ez txirrindularientzat. Berria - Kirola 2004-09-08
Arraunlarientzat proba gogorra eta ezerosoa izan daiteke, baina zaletuen gozamenerako proba aproposa izango da. Berria - Kirola 2004-07-03
Kickboxing-a gorantz ari da azkenaldian eta zaletuak ere gero eta gehiago dira. Berria - Kirola 2004-12-28
Realeko zaletu taldeak, oro har, baikor ageri dira, lautik hiruk Realak Lehen Mailari eutsiko diola seguru baitira. Berria - Kirola 2004-05-14
Segurako entzuleak estimatua zuenez, apurka zabaltzen zihoan hain eskasak ginen eguraldi zaletuon izena. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 122. orr.
hainbat zaletu (3); zaletu batek (3)
zaletzen hasi (3)