Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaletasun 1 iz zerbaiten edo norbaiten zale izatea, zerbaitetarako edo norbaitenganako joera edo atxikimendua.

Komunisten zalea dela, nahiz eta hark zaletasun hori ukatu, eta hala ere Habanako enbaxadoreak konfiantzako gizona duela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.

Harengan baitu bere irrika eta Harengana baitoaz bere desirak, nahimena eta zaletasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

Euren zaletasuna horixe izan: lana ondo egitea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 63. orr.

Elenak piztu zion zaletasuna.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 187. orr.

Beharbada [...] saia daitezke beren zaletasunak betetzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 154. orr.

Ikusiko dut ea zaletasuna sartzen zaidan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Zaletasuna hartu diozu karrerari?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Kristinak gorroto zuen nire zaletasun hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Sakrifika ditzala, komeni bada, bere gustu eta zaletasunak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Neure baitan funtsezkoagoa da irakurtzeko zaletasuna edo beharra, idaztekoa baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 42. orr.

Bere familian musikarako zaletasuna zabaldu zuen, eta horri esker iritsi dira guregana bestela bidean galduko ziren haren pieza asko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.

Estrada almiranteak, Itsas Institutu Sozialeko lehendakari-delegatu gisa, Askatzailearen arrantzarako zaletasunaz jardun zuen, eta etxadiaren eraikuntzaz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.

Otoitzerako zaletasuna eta otoitzaren ahalmena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Ikerketak dio hiru zirkulu konzentrikotan bana daitekeela bertsotarako zaletasuna euskal komunitatean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Horrek guztiak XV. mendeko Toscanako gizarteak eredu matematikoetarako zuen miresmena eta zaletasuna erakusten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.

Karlos Ignazia seduzitzen saiatu zenean, indar gehiago zuen ia berarengan Martini zion gorrotoak neskarenganako zaletasunak baino.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Nolako irrika eta zaletasuna nireganako, nolako bizkortasuna erruduna zigortzeko!  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,11

Nik, ordea, lehen aipatutako egiarenganako zaletasunarengatik, gauza bera erantzun nion epaileari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Nondik zetorkion zapatekiko zaletasun hura, ez zekien.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.

Ongiarekiko zuen zaletasunak eta haren ontasunak aberatsa zela pentsarazten ahal zuten, eta munduaren ondasunen jabe zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.

Heriotza aintzat ez hartzea, basakeria kirurgikorako halako zaletasun bat eta sentiberatasunaren mespretxu handi bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Xala finalean egoteak ezker paretako jokoaren zaletasuna hedatzeko balio duela azaltzen du.  Berria - Kirola   2004-06-03

Euskal kulturgintzaren atxikimendua eta zaletasuna.  Herria   2005-04-28

Argi eta garbi adierazi zituen hartan bere ezinikusiak, haserreak, amorraldiak, eta bere zaletasun eta begikotasunak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

Litekeena da zaletasun bat eritasun bihurtzea.  Berria - Harian   2005-01-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haietako batek zaletasun handia zien anaiei eta Frantzisko santuaren guztiz debotoa zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Motorretara, ostera, zaletasun handia eukan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 64. orr.

Soinurako zaletasun izugarria zekarren Joxeaustinek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.

Ez dago erabat garbi zergatik garatu zitzaion interes eta zaletasun berezi hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Zaletasun ia bokazionala zeukan maisutza jardunerako.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Behartsu eta zapalduen alde egiteko zaletasun sutsua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Lantegiko irakurgairen bat ekarri ez badut, zaletasun hutsezko libururen bati heltzen diot.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 42. orr.

Nik emakumeak maite ditut, eta gizon amultsu batek horretara bultzatzen nauenean baino ez naiz horrelako zaletasun arraroetara makurtzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

Zaletasun zentzugabe hori gordean eduki zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Neskak atzazalak haginka desitxuratzeko zaletasun inkontrolatua izaten zuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 84. orr.

Zaletasun zoragarria, naturaren eta plazeraren semea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 186. orr.

Eskatzailearen zaletasun dohatsua atera zen garaile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 373. orr.

Ez baitago norberaren esku zaletasun jakin batzuekin munduratzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

Ez ditu zaletasun pribatuak eduki behar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.

Sodomia, fantasia sakrilegoak eta zaletasun ankerrak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.

Oinarrizko formen zaletasun bizia eta dinamikarako fanatismoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

Marraztea bai, betidaniko zaletasuna nuen, oroitzen dudanez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 63. orr.

Pedro gazte sutsua zuan, pintatzeko-eta beregainezko zaletasuna zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 117. orr.

Erakusketako lehendabiziko gelan eskegi diren paisaietan ikusten da Valverderen benetako zaletasuna.  Berria - Kultura   2004-04-09

Gurasoek ez ziguten argazkirik ateratzen, eta nik neuk ere ez dut aparteko zaletasunik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egia zen, liburutegi hartan goialdeetako ordena zaletasuna ageri zen, ordena kanonikorako errespetua.     «Kuskue tanden», 2004 - 160. orr.

Nola delituen erakarmena handitzen den bakoitzaren bidegabekeria-zaletasuna handitzen den neurrian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Bidez bide dabilenak, ostatu asko eta adiskide gutxi; hala dio esaerak, eta bidaia-zaletasunak egin nau, beharbada, hain bakarti.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Osterantzean, trikiti zaletasuna argi dago gorantz doana, Bizkaian behintzat.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.

Amaren dantza-zaletasunaren berri banian, askotan esan baitigu gure aitonak Ama dantzari fina zela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 36. orr.

Adingabeei tabako zaletasuna sortzeko produktuak sustatzea edo doan banatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Erakutsi behar hura, ordea, ez ote zen haren zehaztasun eta arreta-zaletasun tourettikoak eragina?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Lan-zaletasuna, zuhurtasuna eta erantzukizuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 232. orr.

Haien lan-zaletasuna eta trebezia bikaina goraipatzen zuen, Jaunari aintza emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 232. orr.

Gizakiaren baitan ikusten ditugu, halaber, gorespen eta laudorio zaletasuna eta besteak menderatu nahia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.

Otoitz-zaletasuna eta profeta-espiritua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 890. orr.

Antzerki zaletasuna: eszenaratze baten gisa bizi du bere harreman bakoitza, non dekoratu, pertsonaia eta elkarrizketa ugari aurki daitekeen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Ez da nekatuko ezberdinarekiko errespetua eta bakoitzaren sexu-zaletasunak edo orientabide sexuala defenditzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus