Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zale 1 iz zerbait edo norbait oso gogoko duena, zerbaiti edo norbaiti atxikia dena.

“Partida irabazita dago”, esan zuen zale batek.  Berria - Kirola   2004-03-10

Liejara joandako zale gehienek izugarri gozatu zuten Athleticen garaipenarekin.  Berria - Kirola   2004-12-18

Futbol-zelaian bezala egongo gara, zaleen oihuak entzuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Madrilen atondu ei zuen zaleen espioitza-sare hori alde batera utzirik, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 166. orr.

Artista bati bere zaleak nola, halaxe jartzen zaizkit gelakoak, denak nire jiran.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 103. orr.

Bruselara treneko bigarren asteburuan iritsi ginelarik, Ingalaterra eta Alemaniako zaleen artean giroa gori-gori zegoen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 105. orr.

Pistatxo koloreak ere gero eta zale gehiago zituen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.

PSGko hiru zale zigortu dituzte bandera neonazia erakusteagatik.  Berria - Kirola   2006-03-08

Gauza bat dela zalea izatea (laztan-trukean, ez dirutan) eta beste bat, oso diferentea, puta edo profesionala izatea (dirutan, ez laztan-trukean).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.

Gai honetaz jardun duten aditu eta zale askok, egitekoaren zailtasuna ikusita, arazoa saihestu eta prozedurak zerrendatzeari ekin diote, urrutiagora joan gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

Hegazkinak lur hartu zuenean oso zale gutxi zegoen taldearen zain aireportuan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Zale gorritxoak ez mintzearren, zale zuri-gorrien artean haserrea sortu zuen.  Berria - Kirola   2004-05-16

Zale nafarrek ez diote barkatzen orduan izan zuen portaera makurra.  Berria - Kirola   2006-04-20

Portugalera joateko asmoa zuten hamasei «zale arriskutsu» atxilotu dituzte Erroman.  Berria - Kirola   2004-06-09

Hemen arrazoimenaren, razionalitatearen eta holakoen misiolari asko daukagu Ilustrazioaren zale berrien artean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.

Horrelako bildumetan harribitxi eder askoak topa ditzake begiak erne dituen zale saiatuak.  Berria - Kultura   2004-11-13

Ez aditu gisa, noski; zale ikasi gisa baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.

Pertsonaia jenial hau zezenen zale sutsua da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 297. orr.

Nire zale itsua zen Adela, erantzungailuan noiznahi uzten zizkidàn mezuek aditzera ematen zutenagatik bai behintzat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 210. orr.

Ulertzen dut hori guztia, neu ere ez bainaiz maitasun erromantikoaren zale itsu horietakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 222. orr.

Argiaren zale porrokatua da urkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Xurrut zale samarra ote zen diote.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Hiztunak eta kontu-zaharren zale aspergarriak parrastaka aurkitzen ditugu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Zenbakien zale gogaikarri mordoa dago bazterretan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Victoriak gorroto zituen agure Rossetti-ren zale lizun haietako bat zela pentsatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.

Zale frantsesek, amorraturik, baldekadak botatzen zizkioten aurpegian eta deskalifikatu nahi zuten gehiegizko abiadura zela eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

Mila jarraitzailetik gora bildu berri dituzte nazien zale estatubatuarrek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.

Ingalaterran azkar atzematen dituzte zale arrazistak.  Berria - Kirola   2006-03-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagarri gisa)

Estreinako gau epeletariko batean, zale talde batek berekin joatera gonbidatu ninduen entzunaldi-osteratxoa egitera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Kanpoan, Errealaren zale talde bat zegoen bandera zuri-urdinak lepoan hartuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.

Gasteizko zale multzo guztiek kritikatu dute klubak hartutako erabakia.  Berria - Kirola   2004-04-17

Lehen zale oldea abiatu zen bart arratsean Praga aldera, jokalari eta taldeko beste kide guztiekin batera.  Berria - Harian   2006-04-27

4 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Ni baina, Karlos zale beti. Ministro Baas-zaleari aurrena txistu egin zioten, eta gero dena nahastu zen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 106. orr.

Barthes zale amorratua izanik, semiologiak Propp ezagutzera bideratu zuen Leandroren ezaguna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 281. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Tomate-zopa zale amorratua nauzu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.

Nafar prehistoria-zale tanda batek harri zahar bat ediren du; arkitu harriari piedra bissardun izena eman diote.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 240. orr.

Madrilen gaindi-edo bidea egin duen XIX. mendeko hainbat eusko idazle nostalgikorekin, "ipuin heroiko zale", [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 172. orr.

Gure Maddi [...] zer eta zabor UPN zale bilakatzeko bidean alu ustel ile-gorri batek garun-lixiba eginda!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 91. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean)

Argi dut emakumeen zalea dela Miroslav, denentzat izaten baitzuen hitz politen bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.

Mutikoen zale omen zen eta baita poliziaren mihiluze ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.

Ernest Hemingway idazle ezaguna, orain Kuban bizi dena eta lehenago Espainiako Guda Zibilean izan zena, komunisten zalea dela, nahiz eta hark zaletasun hori ukatu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.

Hurtado Esproncedaren zale sutsua zen; Montaner, Zorrillarena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Inor ez urrezaleago, hura pobretasunaren zale baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Zibilizazio gehienetan, gizabanakoa ez da trukearen zale izaten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Ez naiz liburu-pilen zale, baina honek ez du atzera egiteko egokierarik ematen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 68. orr.

Maite jolasen zalea naizela, marijakintsu bat naizela eta eleberri arrosa kolorekoak gustatzen zaizkidala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 348. orr.

Aberatsa nintzenez, altzari zaharren eta antzinako gauzen zale nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Hona hemen ni, gezurrezko ametsen zale diren profeten kontra.  Elizen arteko biblia   Jr 23,32

Bat-batean espirituko gauzen zale bihurtu zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 578. orr.

Mitinetan hitz egiten duten bizimodu onaren zale horiek?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

Beti zure zalea izan naiz, beti erakutsi dizut onginahia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.

Jendetza arteko eta merkataritzako izakia zen, jatetxe onen eta arropa garestien zalea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Hain ziren elkarren zaleak, non bakoitzarentzat bestea baitzen lehenengoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Laisser faire erosoaren zale izaki, zera eskatzen zion estatuari: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Taxizalea bera Sportingen zalea da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 17. orr.

Txantxak txantxa, ez naiz ni ezeren egunen oso zalea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.

Buru-talka deitzen genion jolasaren oso zaleak ginen eskolako lagunak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Ez da ez dakienik Babiloniako populua logikaren -eta are simetriaren- oso zalea zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

Nola gustatu lekioke, bakea eta lasaitasunaren hain zale denari, nire zarata eta iskanbila?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 233. orr.

7 (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Mahukatik heldu nion, nahiz eta ez naizen hori egin-zale.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Tirano fanatiko horietako bat, besteei arauak eta legeak ezarri zalea, astopito santujale bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.

Gure ama historiak kontatu zalea zen oso, narratzeko plazera maite baitzuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 32. orr.

Joko zuzena egin zale da Suediako selekzioa, konplikaziorik gabekoa.  Berria - Kirola   2004-06-15

Ikas bezate jauregietan bizi zaleek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 356. orr.

Esaten zidan beti ni sobera galdetu zalea nintzela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Barbuilaz barbuila ibili zale, unibertsitateko klaustroan gutxitan entzuten zen Garibairen hanka-hotsik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Ahariei adarrak kendu zale ziren guztiei.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.

Ez naiz hain luze mintzatu zale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

Ez ote ziren grekoak optimista eta axaleko bilakatu, eta mundua arrazoiz eta logikaz menderatu zale, aldi berean alaiago eta zientziazaleago, ahultzen, eskasten eta zahartzen hasi zirenean?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Lotsatuta nengoen; ez naiz beti azkena ibili-zale.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Jendea ikasiago, informatuago, eta izen horiek erabil-zaleago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

8 (-tzearen atzizkiaren eskuinean)

Ondo erakusten du hori nabarmentzearen zale izan den askoren esperientziak, zeruraino igotzen baitira eta leizeraino erortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Abertzale eskuindar, moderatu, poliki ibiltzearen zaleak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

Gaur egun puntako bertsolariak ez dira puntako txapelketetan lau oinak jartzearen zale.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 140. orr.

Ni ez nauzu Hizkuntza Iluna erabiltzearen zalea.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 182. orr.

Solaskidearen jendetasuna eta adeitasuna mirestearen zale, arrotz batek adiskide mamienetakotzat hartuko zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.

Serafin Baroja ez zela hizkuntza zaharra lantzearen oso zale izango irudituko zaio gaur egun askori: ez lukete batere asmatuko ordea.  Askoren artean   «Rataplan» - 91. orr.

9 (-tzeko edo -tzen atzizkiarekin)

Ez naiz ni posizio literarioak hartzeko zale, liburu bat idazteko orduan edozein ikuspuntu, teoria edo erregistro balia daitekeela uste baitut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 139. orr.

-Ez, ez diat sinesten, hi ez hintzen-eta iraganari begiratzeko zale.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 39. orr.

Ni ez naiz duda-mudatan ibiltzeko zale.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.

Ez baita igandetan paseoan ibiltzeko zalea.  Berria - Kirola   2004-03-05

Nolanahi ere, zalea da urtarrila elur malutak erakusteko eta inguruak di-da batean zuriz janzteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

Gogotik gustatzen zaizkit pubis iletsuko emakumeak, ez naiz ileak larru-arras mozteko zale, ipar-ekialdean askok egiten duen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Batetik asmo oneko katedratikoak, azterketetan gaindituzko notak emateko zaleak, eta bestetik asmo txarrekoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Honelakoak oparitzen zalea da ilargiaren koska horietakoren bat, dela batean ilgora, dela hurrengoan ilbehera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.

Zalea zen Jordan Alemaniara bidali zituzten lehen anaien pasadizoak kontatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1113. orr.

10 zaletasuna.

François d'Arville ezkongabe geratu zen, ehizarako zalez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aditu eta zale (4); aldeko zale (4); anoetako zale (3); athleticeko zale (8); bildu zale (3); egin zale (10); ehunka zale (3); euskal zale (6); gauzen zale (3); ibili zale (9); ingalaterrako zale (3); jazz zale (5); jazz zale amorratua (3); liburu zale (4); literaturaren zale (3); milaka zale (5); oso zale (7); pobretasunaren zale (3); pobretasunaren zale baino (3); realeko zale (3)

zale amorratua (27); zale amorratua baitzen (6); zale amorratua zen (5); zale amorratuak (8); zale andana (3); zale asko (14); zale askok (37); zale askok ez (8); zale askoren (12); zale bat hil (3); zale beroen (3); zale den (3); zale denak (3); zale dira (3); zale diren (5)

zale egin (6); zale gehiago (9); zale gehien (6); zale gutxi (9); zale guztiak (13); zale guztiek (9); zale guztien (11); zale guztien ahotan (5)

zale inguru (6); zale itsua (4); zale izan (10); zale izan ziren (3); zale izango (3); zale izaten (5); zale joango (3); zale joango dira (3); zale joatea (3); zale kopurua (3)

zale orok (3); zale porrokatua (9); zale porrokatua zen (3); zale sutsuen (5); zale sutsuenek (3); zale talde (3); zale txuri (3)

zale ugari (5); zale zen (13); zale ziren (7); zale zuri gorriek (5)

baas zalea (3); egin zalea (14); egin zalea da (3); erlijio tradizionalaren zalea (3); galdetu zalea (3); hitz egin zalea (6); ibili zalea (3); idatzi zalea (3); miarritzeko zalea (5); oso zalea (18); oso zalea zen (3); ur zalea (5)

zalea baino ez (3); zalea baitzen (6); zalea da (26); zalea dela (6); zalea den (4); zalea ere bazen (3); zalea ez da (3); zalea izan (14); zalea izanik (3); zalea izatea (5); zalea naiz (11); zalea nintzela (3); zalea zara (4); zalea zelako (3); zalea zen (29)

zaleago zen (3)

apustu zaleak (3); bere zaleak (3); euskal zaleak (3); osasuna zaleak (3); oso zaleak (6); realeko zaleak (5); txirrindularitza zaleak (3)

zaleak dira (10); zaleak erakartzeko (3); zaleak haserre (3); zaleak izan (4); zaleak izanen (3); zaleak oso (7); zaleak pozik (3); zaleak urduri (3); zaleak ziren (5)

zalearen ilusioa (3)

bere zaleei (5); eskatu zien zaleei (4); euskal zaleei (3); zaleei eskaini (4); zaleei eskaintzeko (3); zaleei eskerrak (3)

anoetako zaleek (4); athletic zaleek (3); athleticeko zaleek (9); baita zaleek ere (4); baskoniako zaleek (3); bere zaleek (4); euskal zaleek (5); gasteizko zaleek (14); gure zaleek (3); jokalari eta zaleek (4); jokalariek eta zaleek (9); mendizorrotzako zaleek (4); osasunako zaleek (3); realeko zaleek (7); san mameseko zaleek (3)

zaleek asko maite (3); zaleek badakite (4); zaleek badute (4); zaleek begi onez (3); zaleek eskaini (3); zaleek espero (3); zaleek estu (3); zaleek ez dute (17); zaleek ezin (3); zaleek gogoan (3); zaleek ikusi (3); zaleek nahi (3); zaleek txalo zaparrada (3); zaleek txistuka hartu (3)

baas zaleen (4); bere zaleen (32); bere zaleen aurrean (22); etxeko zaleen (7); etxeko zaleen epelean (3); euren zaleen (11); euren zaleen aurrean (9); gasteizko zaleen (5); gure zaleen (4); gure zaleen aurrean (4); jokalariek zaleen babesa (5); literatur zaleen (3); sadarreko zaleen (3); san mameseko zaleen (4)

zaleen aldetik (3); zaleen arreta (4); zaleen artean (47); zaleen arteko (6); zaleen aurka (3); zaleen aurrean (77); zaleen aurrean ariko (3); zaleen aurrean aurkezteko (4); zaleen aurrean jokatzen (3); zaleen babesa (45); zaleen babesa eskatu (10); zaleen babesa izango (6); zaleen babesa izatea (3); zaleen babesean (5); zaleen begietara (3); zaleen berotasuna (5); zaleen bihotza (4); zaleen bultzada (4); zaleen epelean (10); zaleen epelean jokatuko (3); zaleen erantzuna (7); zaleen eta (8); zaleen gogoa (3); zaleen gozamenerako (7); zaleen jarrera (8); zaleen kuttuna (3); zaleen laguntza (22); zaleen laguntza eskatu (4); zaleen laguntzarekin (15); zaleen portaerarekin (3); zaleen presioa (9); zaleen taldean (4); zaleen txalo (4); zaleen txistuak (5)

bere zaleentzat (3)

hainbat zalek (6); milaka zalek (3); zenbait zalek (5)

antzerki zaleon (3)

zaleren babesa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus