Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalduneria 1 iz erdi aroko zaldunek osatzen zuten erakundea, eta erakuntze horren jarduera.

Erdi Aroan, Europa osoan zabaldu zen zalduneria.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 9. orr.

Holgerren balentria guztiak [...] Erdi Aroan zalduneriari zegozkion modukoak dira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.

Hortik zalduneriaren sistema miragarria sortu zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Zalduneriako liburu edo elaberri haiei zerien kiratsa eta harropuzkeria salatzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.

Frantziako gudarosteak Afrika Iparraldean zuen bertako soldaduz osatutako zalduneriako gorputzeko soldadua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Liburu hauxe izan zen, zalduneriazko horietatik lehendabizi Espainian inprimatua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.

2 (izenondoekin)

Eta denen aitzinean, gerla-tresnarik izugarriena: Frantzia osoko noble lehenen zalduneria harroa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.

Nobleen arteko gerrate luze baten barealdian, bandalismoa eta lapurreta beste ametsik ez duen zalduneria feudala ugaldu da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 132. orr.

Ez mundua berritu nahian hasi, ezta zalduneria ibiltaria bere errotik ateratzen ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin zitekeela, uste baitzuen, borroka-arriskuetan lege onez sartu Zalduneria-Ordena hartu gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

Labore lur onenetatik golde lur asko saldu zituen zalduneria liburuak erosteko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Gure zalduneri eleberriek areagotu egin zuten atsegin agertzeko gogo hori.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Zalduneria gairik ez ukitzeko asmoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Zalduneria-legeak hautsi ditudalako.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.

Nire osaba jauna zalduneria-minetik sendatu eta gero hauek irakurriaz buruan sartuko balitzaio...  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 31. orr.

4 zalditeria.

Gasteizen ez zen ia gerrarik izan, militarrak estatu-kolpearen alde agertu ziren hasieratik nahiz eta zalduneria eta artilleria lehen momentuetan ados ez egon.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Hala, SSen buruzagitza hartu zuenean, bere ametsak gauzatzeko aukera ikusi zuen: XX. mendeko zalduneria sortuko zuen, XII. mendeko zaldun teutoien ordenaren antzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.

Lagungarri izan zuten horretan teknika militarren aurrerapena, hari esker azkenean zaharkituak geratu baitziren zalduneria eta gotorlekuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Nahigabeak, jakingo duk noski, ez dituk etortzen lauoinkako zalapartan, hunoen zalduneria bezala, baizik eta isilka, itzalgaizka, epidemiak bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Zalduneria-karga baten itxura ere har zezakeen inoiz estilo horrek.-Ikusiko duzu, zalduneria eskoadroi bat sartzen ahal da lerroan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zalduneria ibiltariaren (5); zalduneria ibiltariari (3); zalduneria liburuak (7); zalduneria ordena (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus