Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zalditzar 1 iz adkor zaldi erraldoia.
Zalditzar baten gainean heldu nintzen, galtzen artetik pistola eta zakutik ezpata ageri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.
Halako batean, laster-orga kulunkari bati tiraka zetorren zalditzar bat belauniko jausi zitzaion, brasta, aurrez aurre. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Ilunabarrean bera eta bere zalditzarra neka-neka eginik eta goseak pasaturik zeuden. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.
2 heriona. ik zaldi 8.
Koadrila osoa zalditzarra hartuta zebilen eta mutil-laguna KO zeukala aprobetxatuta zamalkatu ninduen argoseak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 134. orr.