Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaldiketa (orobat zaldizketa g.er.) 1 iz zaldi gainean ibiltzea, eskuarki kirol gisa.

Hong Kongeko arduradunek zaldiketako probak han jokatzeko eskatu zuten, baina NOBk ez du gustuko ideia.  Berria - Kirola   2004-10-30

Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, kabalgataren, karrozaren, mozorroaren, danborraden, zezenen -egiazkoen eta suzkoen-, zaldiko-maldikoaren, zaldiketen, xedera jaurtitzearen, erraldoiaren eta buruhandiaren artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Galtzen gainean zaldiketan ibiltzen dira kiribilka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 241. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zaurituak artatzeko zentroa jarri zuen Nafarroako Gobernuak Zolinako zaldiketa klubean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus