Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaldikatu, zaldika(tu), zaldikatzen da ad zaldika mugitu.
Lehenagotik zetorren guztia, askoz lehenagotik, Conrad eta biok zure bizkarrean zaldikatzen hasi ginenean, hain zuzen ere. Bere gainean jarri naiz kokoriko, eta zaldikatzen hasi natzaio, jaisten naizen bakoitzean, mokor-kolpe indartsu batez aireratzen nau berriro, baina bere zakilak nire baitan jarraitzen du mirakuloski, hain atsegina dudan txipli-txapla hori entzuten dut. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 157. orr.
Krema koloreko maindireen artean zaldikatu ziren behin eta berriro. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 66. orr.