Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaldi 1 iz ugaztun handia, lepoa kakotua eta zurdazko adatsez hornitua, hanka lirain apodunak dituena, zama eta garraio abere gisa erabiltzeko gizakiak etxekotua; espezie horretako arra (Equus caballus).

Zaldi eta behor, tuntunxeagoak izaki, harrapatu izan ditu elurte mardulaxkoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

Ni gorteatzen sei zaldi nahi omen ditu leherrarazi!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.

Bizkar sendoko zaldia.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,31

Zaldia eta zaldiarekikoak baizik ez ziren falta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Gudu-gurdiak eta gurdikoak irauliko ditut, eta zaldiak eta zaldizkoak eroriko dira, batak bestea ezpataz jota.  Elizen arteko biblia   Ag 2,22

Lubis azaldu zen bidean, eta zaldiak zeuden sailerantz egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

Osaba Juanen zaldiak zaintzen zituen Lubis hura azaltzen zen aurrena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

-Axa, zaldiak, axa!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.

Txalmatu zaldiak, igo gainera, zaldunok!  Elizen arteko biblia   Jr 46,4

Hirira joatea erabaki zuen, nahiz eta zaldiak ferratu gabe egon.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 260. orr.

Zaldizkoak prest zeuden ordurako, zaldiak putinka artega.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 56. orr.

Abian jarri ziren zaldiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.

Aitak, haserre, oihu egin eta zaldiak ezproinatu zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Bridaren presioa laxaturik sentitu zuelarik, zaldia lauhazka atera zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

-Zaldiak etengabeko trostan!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

Diligentziako zaldiak bainatzera eramaten zituztenean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Lepoa moztuko zaie jauregiko gotorlekuan nire zaldia lapurtu eta itzuli ez zuten lapurrei.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 77. orr.

Lera eta zaldia bide-bazter elurtuan lotu, eta trena abiatu arte itxaroten zuen han.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Zaldizko bat hor du zaldiaren gainean.  Herria   2004-01-08

Ai, nola desiratu izan nuen [...] miruaren gainera igotzea, zaldizkoa zaldiaren gainera bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.

Atea gurutzatu, eta bere zaldiaren kabestrua askatu zuen zutagatik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 139. orr.

-Zaldiaren estalkiak ikur bat du -esan zuen Sofik-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 21. orr.

Zaldien pabiloian lasaitasun handia zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Kosakoek, zaldiei bridatik eutsirik, iparraldeko bazterra hartu zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

Idatziz eskatu beharko zuen zaldientzako oloa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 454. orr.

Zalgurdiz edo zaldiz joango zen, aukera izanez gero; oinez, ezinbestean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Ez bitez zaldiz ibil, premia nabariak edo gaixotasunak beharturik ez bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 156. orr.

Legoa bat egin genuen zaldiz, lur eremuen artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

Goraka abiatu gara, zaldiz buruzagiak, oinez gainerakook.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Mundua mundu denez geroztik, ba al dago inor bere atarira iritsitako zaldi bat itzuli duenik?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 27. orr.

Orduan Belasko heldu zen mornatarren zaldi bat aho-soketatik hartuta zekarrela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 184. orr.

Zaldiak hamazazpi muskuluko sistema korapilatsua du belarriaren posizioa doitzeko edo kolpe batez euliak uxatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Zaldietan (52 buru), bretoin arrazakoetan lehen sariak.  Herria   2004-07-05

Urkiagaren zaldiek 75 untze egin zituzten.  Berria - Kirola   2004-02-17

Egon bedi erne, argi eta erne, ea ikusten duen bi zaldiko gurdiren bat.  Elizen arteko biblia   Is 21,7

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

· Troiako zaldia [...] izei oholez egina omen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Lau hanketan zuria, Herioren zaldia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 83. orr.

Asmakari mekaniko horiek guztiak -telefonoa, elektrizatea, altzairuzko zubiak, zaldigabeko ibilgailuak- ez dira alferrikakoak izango.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Beldurrak zaldi grinatsu eta biziena mando bihurtu dezake.  Berria - Kirola   2006-04-18

Lau zaldi beltzek gidaturiko zalgurdi bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Migel Mailuren salaketak zaldi arinei loturiko zorroetan bidaiatzen ziren Donibanera, eta Donibanetik Pauera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 116. orr.

Zaldi mardula zen, bizkarralde ederrekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Bazter haietan ez zen inor hain aberatsik, hain zaldi apaina izan zezakeenik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Tarantas bat, Siberiako zaldi margulek tiraturik, beti joango duk buhame gurdi baten aurretik!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.

Aroztegiaren aurrean zaldi zelatu bat zegoen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.

Zaldi ferratu batek bezainbat azantz edo arrabots egiten zuten Luzaideko karrikan ibiltzean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

Nigromanteak, maitagarriak, zaldi hegodun edo adimendunak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Gero, zaldi izutuaren brida ukabilaz hartuta, tiraldi ikaragarria eman dio.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Kalesa txiki bat zetorren nekez eta astiro, hutsik, lau zaldi ile-luzek tiraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Ukuiluetatik gurdien endaitzetara itzuli ziren bizileku ibiltarietatik tiratzen zuten zaldi zahar hanka-motelak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Paseoko zaldi talde haundi bat edukitzea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.

Petrolioa eta euroa zaldi apokaliptikoak itzuli dira, eta euren ezpatakadek bi asteotako baikortasuna desagerrarazi dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Billarrak utzitako lekuan zaldi mekaniko lardats bat paratu dute.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.

Zurezko zaldi bi, aitzin-gibeletarat balantzaka ibiltzen zirenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Odol garbiko zaldi arabiar eder bat.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Hesien gainetik jauzi egiten zuten, ibaiak zeharkatzen, oztopoak gainditzen, zaldi odol-garbiaren adore paregabeaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Podaroshna bat ez da postako zaldiak hartzeko baimena besterik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Ordezko zaldiak jarriko ditiat posta-geltoki guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 311. orr.

Suzko zaldiak zituen suzko gurdi batek bereizi egin zituen elkarrengandik, eta Elias zerurantz igo zen zurrunbiloan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zaldi-tratulariek mika esaten dieten zalditxo zuri-horixka horietako batek tiratzen zuen gurditik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Zaldizain trebe egin zen, eta turkoen aurkako gerra gaiztoaren kariaz, zaldi-lapur eta gerlari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 193. orr.

Rantxoko zaldi talde bat Kaweah errekaren ertzean zegoen ura edaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Harresietara inguratu zelarik, mando, asto eta zaldi sail handi bat agertu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

-Gaur-gaurkoz, zaldi-tranbia duk (kristauak eraman behar direnean); eta mando-tranbia, jeneroa besterik eraman behar ez denean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 349. orr.

Praka barrenak zaldi-boten barruan bildurik eta kaki koloreko tabardoa lepotik belaunetaraino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.

Berehala etorri zitzaizkion lekaio edo zaldi-mutil bi, oinetarainoko soinekoz, zeta gorrizko soinekoz jantziak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 160. orr.

Horretan, zaldi-hotsa, soldaduen zalaparta eta segizio ugariaren zaratotsa entzun zen atean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.

Zaldia eta gizona, alabaina, ugaltzeko irritsak bultzatzen ditu biak, baina bata zaldi irritsak, eta bestea giza irritsak. Ez al dituk aditzen horko zaldi-irrintziak,eta turuta-soinuak, eta danbor-hotsak?  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 343. orr.

Zaldi-trostak kalesari eragindako klanka-klankarekin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Zaldi-hazkuntzan eta natur zientzietan eginiko azken aurrerapen eta hobekuntzen berri ematen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Solaskideek zaldi-haztegiei buruz hitz egiten bazuten, zaldi-haztegiez aritzen zen bera ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Zaldi-karruseleraino inguratu zen, niri mesfidantzaz begiratzen zidala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

Goazen kanpora, gizon horiek dotoreegiak dituk zaldi pabiloi batean sartzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Zaldiei atzera eragiten saiatu zen, beste kotxeko zaldi-tresnetatik aska zitezen. Barka iezadazu, Wilmarth andereñoa, baina zer dela-eta izan behar duzu halako zaldi-eitea?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Ederki aditzen nuen zaldi ferren hotsa, lur gainean joka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 236. orr.

Gandua zaldi ferra baino itxiagoa zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Denbora berean, ofizialeak, zaldi-ferratzailea ere egun guzian ferra eta ferra.  Herria   2001-05-10

Zelaren azpian, bizkar oso-osoa estaliz, feltrozko zaldi-estalki bat zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Bi zaldi eta zaldi-uhaleria oso bat ere ordaintzen zela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

Zurezko zaldi-buru eta gangarrak izba ezkutuetako gailurretan zizelaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Poloniatik zaldi-zezina eta chucruta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Mamarro bibotedun bat zeukan aurrean, izugarri, tente, zaldi-buztan bat buruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.

Gasolinaren eta zaldi-gorotz zapalduaren usaineko hautsa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Kobiza, biolontxelo antzekoa, irekia aurrealdean, zaldi zurdez hornitua eta arku batez igurtzitzen dena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

-Igandean, Garruzen, zaldi feria.  Herria   2005-07-28

Frantziako zaldi lasterketen denboraldian proba gehien irabazten dituen jockeyari ematen dioten saria.  Berria - Kirola   2004-11-14

Kantariak, dantzariak, zaldi lasterketa iskanbilatsuak izango ziren, eta jarraian orgia eta zalaparta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Geltokiaren atzean zaldi lastertoki bateko oztopo guztiak ikusten ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Lau egunez jokatuko dira Aulestiko (Bizkaia) zaldi-mando probak.  Berria - Kirola   2004-03-19

Suak urrezko distira urdina zegien ene zaldibegi unatuetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza zaldia, zentauroa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 154. orr.

Bere aitaren orga-zaldia erakutsi zidan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.

Ez dugu ustea gudu-zaldietan jarriko.  Elizen arteko biblia   Os 14,4

Gerra-zaldiaren historia luzean, kasurik dramatikoena Mundu Berrian gertatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Harrotua eta adoretua nengoen tamainan, guda-zaldi bat bezala, eta ahaltsua sentitu nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Izan ere, masturbazioa da borroka-zaldia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.

Prelatu-pila batek posta-zaldi publikoak erabili dituelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Troikako laguntza-zaldi izpildunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Ez duk txarra laguntza-zaldi hori; begiz jota zeukaat aspaldion, baina gizon horrekin ez zegok inolako traturik egiterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 118. orr.

Ziegako horman zehar dozenaren bat mamu-zaldi sartu ziren, bakoitzak gainean bururik gabeko zaldizko bat zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 117. orr.

5 (gainean, gainera eta kideoen ezkerrean)

Aurretik, taldeburu, zaldi gainean nagusi, gizon gazte bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.

Oso gaixo zegoenez, Frantzisko zaldi gainean zihoan. Egun osoa iragan dute zaldi gainean, Etxalar eta Zugarramurdiko mugak ferekatzen zituztela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.

Noizbaiteko batean han zetorrek zaldi gainean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.

Zaldi gainean sartu herrietan, txapela begietan, gerrian sablea, kanpaiak elizan jo eta jo ari diren artean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Gero Iruainera joan behar genuelako berak zaldi gainean ibiltzen erakuts ziezadan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.

Bidez bide eta mendi tontorrez tontor zaldi gainean ibiltzeak, rugbyan aritzeak bezainbat sentsazio eskainiko didala, ez dut dudatzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Gero, horrela jantzita, zaldi gainean erabiliko du hiriko plaza nagusian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 139. orr.

Zaldi gainean eta zuriz jantzita, ezkutua besoan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

Armetan trebatzen ninduen, zaldi gainean ere bai.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.

Eskalot zaldi gainera igo zuen Lancelotek, eta beste leku batera eraman.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Berriro ere zaldi gainera igoko naiz, eta loriazko egunak biziberrituko ditut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 290. orr.

Legendunaren bake-besarkada hartu ondoren, berriro zaldi gainera igo eta aurrera jarraitu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Haien jauntziak eman zituzten soinean, eta zaldi gainera hupatu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.

Eta gero, berriro zaldi gainera, zamalka eta zamalka gau osoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.

Gatibuak zaldi gainera igoarazi eta agudo eraman zituzten indarrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 367. orr.

Legendunenganako nazka betikoa zuen arren, bere buruari gogor eginez, zaldi gainetik jaitsi eta txanpon bat eman zion, eskuan muin eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Zaldizkoak lurrera jaitsi ziren zaldi gainetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Hona etorri eta begi aurrean jarri arte ez da jendea zaldi gainetik erortzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

Eta harro baina errezeloz, begiratzen naute zaldi gainetik, irrifar isilez agurka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.

Arrosa sorta bat biltzeko zaldi gainetik eskua luzatzen duen gizona bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 47. orr.

Beti ere zaldi gainetik, epaia eman du Pierre Lancrek: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

6 (toki atzizkien eskerrean)

Lubis, erakutsiko al diok Davidi zaldian ibiltzen?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Hamabost egunen buruan, hortxe nonbait izango zara zaldian ibiltzeko moduan, baina orain ez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.

Zaldian ibiltzeaz gain, zer gustatzen zaizu?  Berria - Kirola   2004-11-14

Hornidura soila edo, hobeto esanda, irabazleen zaldian etorritako zaldun arrotza.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 84. orr.

Postilioi bihurtuta, lehenengo mandoan edo zaldian igota joaten nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Olivier d'Oussant 1562. urtean hil zen, artean gazte zela [...] Paristik negozio on bat egin ondoren zaldian zetorrela busti eta hotzeriaz harrapatutako hetika baten ondorioz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 157. orr.

Berehala zaldira igo zen eta, alde batera eta bestera begiraturik, ez zuen inondik inora legenduna ikusi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Sebastianek zaldira igotzekoa egin zuen, baina jiratu eta gonbitoka hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Joantto beste hitzik gabe, zaldira igan, eta Baionarako bidean, ilunpean galdu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 192. orr.

Hitz haiek esanik, zalduna zaldira igo, eta joan egin zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 57. orr.

Arin baino arinago, taldekideak zaldietara igo ziren berriro haien bila joateko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 138. orr.

Eta horra non, bat-batean, nire laguna, ia anaia nuena, zalditik erori, buruz aurrera, eguzki kolpe batek jorik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Donostiatik Bilbora ordubete eskas behar zuela konturatzean, eta ez, bere gazte garaietan bezala, hiru ordu luze, zalditik erori eta bere fedeaz abjuratzeko zorian egon zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

Zalditik jaitsi gabe, haren eskutan utzi nuen zorioneko zorroa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 267. orr.

Zalditik jaitsi, eta atea jo zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 40. orr.

Biak zalditik jaitsi eta harengana inguratu ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 183. orr.

Dariok, pizti ehizan zebilela, zalditik jauzi egitean, hanka bihurritzea gertatu zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.

7 xake jokoko pieza.

Erregea, erregina, gazteluak, alfilak, zaldiak eta peoiak galdu egin dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.

Abantaila nirea izaki nabarmen, zaldi bat jana bainion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Taula den mundu txiki horretan, noranahi joan daitezke gainerako piezak: erregea, bere pauso motz eta uzkurrekin; dama, bere pauso luze eta ausartekin; dorreak, beren pauso astun eta beldurgarriarekin; zaldiak, beren ibilera aldrebes eta baldarrarekin...  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

8 adkor heroina.

Marihuana goxoa daukat eta zaldi ederra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.

Yonkia gustura egongo da zaldi gehien dagoen tokian, eta, gogorra bada ere, kartzela nahiago izango du droga behar izanez gero.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Droga gogorra txertatu zion gorputzean emakumeari, "zaldia" bezain gogorra, handik aurrera berriro dastatzeko gogo bizia izan baitzuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

9 potentzia unitatea, 735,5 watten baliokidea.

Duela 14 urte eraikia izanik Bretainian, 400 zaldiko motorra du.  Herria   2003-09-11

Motorrek 420 zaldiko potentzia dute.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Zer behar da 450 zaldiko auto bat gidatzeko?  Berria - Kirola   2004-03-21

400 zaldiko lokomotor pila bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Furgona berri honen motor isila berrehun zaldiko bou zaharrarena bezain kolpekaria bilakatu da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.

Inbertsio handia egin dute 500 zaldiko potentzia duen autoa erosteko.  Berria - Kirola   2004-12-02

Kaietatik irten gabe egin beharreko bidaia hastekotan zegoen, nahiz eta Naumon-en 932 zaldi-potentziako makinak guztiz geldituta zeuden.  Berria - Kultura   2004-10-05

10 estira emateko tresna.

Heldu ziren goizean torturatzaileak eta, kartzelatik aterata, oinaze-zaldian zintzilikatu zuten, burdinazko pisu ugari beraren gainean jarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

11 bi zaldiko iz Citroen etxeko auto merkea.

Eta bi zaldikoa berriro hartu, eta etxera itzuli naiz, joan eta etorri, etorri eta joan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 119. orr.

Hiriburuko ospitalera eramaten zuten tarrapataka, Xarlestegi herriko auto-jabe bakarraren bi-zaldiko urdin ilunean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Behauzetik jiten zen bere bi zaldiko beribil xaharrean.  Herria   2001-11-08

12 itsas zaldi1 iz zaldi itxurako arrain teleosteo txikia (Hippocampus sp.).

Itsas zaldi bat aurkitu dute Tamesis ibaian, eta kutsadura gutxitu den erakusle dela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Itsas zaldi lehortu parea, plastikozko bi xaflaren artean jarria; iguana bat; kameleoi bat, eta hiru urteko boa bat kristalezko bere kaiolan; eta hantxe aurre-aurrean tente, Max, piztiaren mugimendurik txikienaren zelatan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Itsas zaldi formakoa.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 252. orr.

13 itsas zaldi2 iz itsasoan ibiltzen den zaldia.

Antza, urtero garai bertsuan, erregearen behorrak gisa hartan lotzen zituzten, itsas zaldiek estal zitzaten; horren ondotik, itsas zaldiak behorrak jaten ahalengintzen ziren, eta zaldizainen egitekoa zen haiek garrasika uxatzea eta itsasora bidaltzea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.

Une hartantxe itsas zaldi bat agertu zen eta estali egin zuen behorra.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 192. orr.

14 zaldi karrosa (orobat zaldikarrosa g.er.) ipar

Zaldi karrosan ibiltzen omen zen Luzaiden gaindi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 42. orr.

Ordu arte aste bat osoa behar Parisetik ondo hotarat heltzeko zaldi-karrosa batzuekin.  Herria   2001-03-22

Aita bizar xuria ere ibili da zaldi karrosean haurrekin itzuli batzuen egiten hauen jostagailu.  Herria   2005-12-29

Jokoak izanen dira haurrentzat, ibilaldiak zaldi karrosaz.  Herria   2005-12-01

Denbora hetan, ez baitzen autorik, ez eta treinik, ez eta bixtan da airekorik, zaldi karrosan eginen zuen bidea! zernahi xapel, modakoetarik, eremaiten zuen berekin, xapel horiek Madrilen saltzeko hango emazte aberatseri.  Herria   2003-07-17

15 zaldi kotxe (orobat zaldikotxe )

-Kalmanek zaldi-kotxea seietarako presta dezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Orain zaldi-kotxe bat hartu eta buelta bat ematera joango gara parkean zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.

Grafton Streetera iritsi zirenean, Power jaunak zaldi-kotxe bati txistu egin zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.

Ostatuko gurdi-atetik zaldi-kotxe txiki eta nahikoa polit bat sartu zen, baleztaduna eta arina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Zaldi-kotxera igo zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.

Bi gurpileko zaldi-kotxe arina, baleztaduna eta estali gabea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Argiontziekiko zaldi-kotxeak, bi jendarme sarreran, zaldizainen oihuak urrun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Neska atzerritarrak xal eta mantaz estaltzen zuen bere burua zaldi-kotxearen atzealdean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Zaldi-kotxe bat zalapartaka kalean behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

16 zaldi orga

Zaldi-orga ere eskatu diat hiretzat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 132. orr.

Zaldi orga bat baratu berri da atarian, eta amak mezutu dit joateko berehala bere gelara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Zaldi-orga zain zagok atarian.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 102. orr.

Menturaz zeregin horretan ginatekeen oraino, baldin aditu ez bagenu zaldi orga bat etxe aitzinean sartzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 274. orr.

Haren isilmandatari trebeak zaldi orga deituko zuen, atea irekiko zuen; eta bera, Prévan, orgara igo ordez, artoski itzuriko zen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

17 zaldi larru (corpusean zaldilarru soilik)

Gero buruak larrutu, kanpotik berriz zaldilarruz estali eta barrena urreztatuz edalontzitako erabiltzen dute etsien kaskezurra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.

18 zaldi zela (orobat zaldizela g.er.)

Mikel Strogoff zaldi zelan eserita dago jadanik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 235. orr.

Turuta txiki batzuk zeramatzaten zaldi zelaren aurrealdeari loturik, haien graduaren ezaugarri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Behin show porno batean ikusitako zaldi-zela bat marraztu ere egin nuen buruz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 142. orr.

Kondesaren zaldizela bihurtu nahi nikek, -eta zaldi beltza eta zela seinalatu zituen, [...].  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 32. orr.

Beyaren gizonek begirunez agurtu eta zaldi-zelak hartu zizkieten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 106. orr.

Zaldi-zela bat erosten badut, ez ditek haragirik jaten hiru hilabetean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere zaldi zuriaren (4); itsas zaldi (7)

zaldi bat bezala (4); zaldi bat ekarri (5); zaldi baten gainean (12); zaldi batengatik (5); zaldi beltz (11); zaldi beltza (4)

zaldi eder (5); zaldi ederra (4); zaldi ederrak (4); zaldi ero (9); zaldi eta gudu (5); zaldi eta mando (4); zaldi feria (4); zaldi gainean (161); zaldi gainean abiatu (4); zaldi gainean ibiltzea (4); zaldi gainean ibiltzeko (5); zaldi gainean ibiltzen (6); zaldi gaineko (4); zaldi gainera (35); zaldi gainera igo (19); zaldi gainetik (37); zaldi gainetik jaitsi (10); zaldi gorri (4); zaldi handi (4); zaldi hegaldun (5); zaldi hilaren (4)

zaldi irrintziak (4); zaldi karrosan (4); zaldi karrosaz (5); zaldi kotxe (10); zaldi kotxea (5); zaldi lasterketa (9); zaldi lasterketak (6); zaldi lasterketen (5); zaldi mando (23); zaldi mando probak (17); zaldikotxe bat (3)

zaldi ona (5); zaldi orga (13); zaldi orga bat (4); zaldi otzan (4); zaldi pare (4); zaldi talde (4); zaldi tropa (4)

zaldi xuri (6); zaldi zuri (31); zaldi zuri bat (9); zaldi zuri baten (8); zaldi zuria (5); zaldi zuriak (6); zaldi zuriaren (8); zaldi zuriaren gainean (5)

bere zaldia (20); haren zaldia (7); mikel strogoffen zaldia (4); nire zaldia (5); troiako zaldia (5)

zaldia baino (5); zaldia hartu (5); zaldia itzuliko (6); zaldia trostan (4)

bere zaldiak (5); bi zaldiak (6); gurdiak eta zaldiak (4); haren zaldiak (5); nire zaldiak (4); osaba juanen zaldiak (4)

zaldiak baino (4); zaldiak ekarri (5); zaldiak eta behorrak (6); zaldiak ikustera (5); zaldiak zaintzen (5)

bere zaldiarekin (4)

bere zaldiaren (12); bere zaldiaren gainean (6); zaldiaren bizkarrean (4); zaldiaren gainean (31); zaldiaren gainera (4)

bere zaldiari (10); zaldiari eragin (4)

zaldiek bezala (4)

bere zaldien (4); zaldien gainean (10); zaldien gainera (5); zaldien pabiloian (4); zaldien trosta (6)

beren zaldietan (6)

zaldietatik jaitsi (5)

lau zaldik (4)

bi zaldiko (5); eko zaldiko maldiko (5); iruñ zaldiko maldiko (23); zaldiko maldikoa (5); zaldiko maldikoak (4); zaldiko maldikoan (6)

zaldira igo (8); zaldira igo zen (4)

zaldirik gabe (4)

zalditik erori (13); zalditik jaisten (5); zalditik jaitsi (37); zalditik jaitsi gabe (4); zalditik jaitsi zen (10); zalditik jauzi (4)

oinez eta zaldiz (4); zaldiz ibili (4); zaldiz ibiltzea (4); zaldiz ibiltzeko (7); zaldiz ibiltzen (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus